Langile autonomoek ez dituzte prestazioak itzuli beharko, maiatzaren 4an irekita ere
Astelehen honetatik, maiatzak 4, euren negozioak berriro ireki nahi dituzten langile autonomoek ez dituzte jarduera eteteagatik jasotako diru-laguntzak itzuli beharko, ezta martxoaren 14az geroztik ordaindu ez zituzten Gizarte Segurantzako kuotak ere.
Sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera, maiatzaren 4tik aurrera jarduera ekonomikoari ekiten dioten autonomoek Espainiako Gobernuarengandik jasotako diru-laguntza horiek itzuli beharko dituzte. Hortaz, alarma egoerak iraun bitartean, negozioak ez irekitzeko gomendatzen du mezu horrek.
Informazio hori okerra dela ebatzi du egunotan Maldita.es-ek (Maldito Bulo atalak,). Mezu hori ezeztatzeko, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak apirilaren 30ean zabaldutako oharrera jo du Maldita.es-ek. EiTB horrekin ari da harremanetan egunotan, #Koronabuloak ekimenaren bitartez, COVID-19aren pandemia honetan koronabirusari buruz sortzen ari diren fake news edo albiste faltsuei aurre egiteko.
"Jarduera eteteagatik ezohiko prestazioa jaso dutenek eta deseskalatzearen hasieran euren negozioa berriro ireki ahal dutenek diru-laguntza hori jasotzen jarraituko dute alarma egoera amaitzen den hilabetearen azken egunera arte", dio Lan Ministerioaren prensa-oharrak. Gainera, "aldi baterako Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzetik libratu egingo dira".
Maldita.es atariarekin ez ezik, VOST Euskadirekin eta Eva Caballerok Radio Euskadin duen La Mecánica del Caracol dibulgazio saioko komunitate zientifikoarekin ere ari da EiTB elkarlanean zurrumurru horiei aurre egiteko.
Albiste gehiago ekonomia

Elkarretaratzea egingo dute ostegunean Gasteizko Mercedesen bederatzigarren orduaren aurka
Enpresak bederatzi orduko bi lanaldi ezarri zituen martxoan. CCOOk salatu duenez, eredu horrek "alde batera uzten ditu kontziliazioa eta atsedena bezalako gaiak".
Gehiengo sindikalak 100.000 sinaduratik gora bildu ditu gutxiengo soldata propioaren alde eta abuztuan eramango ditu Legebiltzarrera
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek "arrakasta ikaragarritzat" jo dute kanpaina, eta sinadura-bilketa ezarritako epea baino lehen itxi dute, "Eusko Legebiltzarrak gutxiengo soldataren eskumena lehenbailehen eska dezan".
Zuiako bizilagunek mila alegazio aurkeztu dituzte Solariaren proiektuen aurka
Aurkeztutako argudioen arabera, eraiki nahi diren parke fotovoltaikoak "mehatxu larria dira natura-ingurunearentzat, gizarte-ehunarentzat eta tokiko ekonomiarentzat".
Gasteizko lorezainek grebari eutsiko diote, azken bilera akordiorik gabe amaitu baita
ELA, LAB eta ESK sindikatuek "ulertezintzat" jo dute Udalak Enviserren "kontratua ez etetea" eta lan-baldintzen hobekuntzei "mugak jartzea".
Prezioak % 2,7 igo dira uztailean, elektrizitatea eta erregaiak garestitu egin baitira
Espainiako Estatistika Institutuak uztaileko datu aurreratu ditu. Azpiko inflazioa hamarren bat igo da, % 2,3raino.
Maider Etxebarria: 'Lorezainen grebak kalkulu politikoengatik jarraitzen du, eta ez lan arazoengatik'
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, adierazi du gaur PRECOn akordio batera iristea nahi duela, ulertezina iruditzen zaiolako greba bat hainbeste luzatzea. Era berean, ziurtatu du proposamen bat egon dela mahai gainean, eta sindikatuek baztertu egin dutela, kalkulu politikoengatik, laneko arazoak kontuan hartu gabe.
Talgok gora egin du burtsan, Espainiako Gobernuak konpainia erosteko operazioan SEPI sartu egingo dela baieztatu berritan
Talgoren akzioek % 3 inguru egin dute gora gaur goizean, baina igoera % 2,83raino apaldu da gero, eta akzioaren prezioa 3,09 € da.
Jauregik espero du "bi hilabeteren buruan" Talgoren Akziodunen Batzarrak operazioa onartzea eta prozesua amaitzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak azpimarratu du prozesu honetan "abentura asko" egon direla, eta "zaila" eta "espero baino luzeagoa" izan dela, baina nabarmendu du SEPIk parte hartzea onestea "ezinbesteko urratsa" dela Talgoren afera konpontzeko.
Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.
Gasteizko lorezainak berriro bilduko dira enpresarekin, gatazka desblokeatzeko beste saiakera batean
Azken orduko mugimendua ELA sindikatuak eskatuta egingo da. Atzo, sindikatuak proposamen berri bat aurkeztu zien oinarriei, eta bozketan ontzat eman zuten. Abuztuko oporraldiaren aurretik bideratu nahi dute egoera.