Ekonomia
Koronabirusa
agentziak | erredakzioa
Gainera, Arabako Merkataritza Ganberak egindako inkestaren arabera, lurraldeko enpresa gehienek uste dute ekonomiak urtebete edo bi urte beharko dituela bere onera itzultzeko.
Langilea. Argazkia: EiTB
Arabako enpresen % 80k uste dute likidezia arazoak izango dituztela epe motzean koronabirusaren pandemiaren eraginez, eta hamarretik lauk uste dute krisiak ondorio txarrak izango dituela langileentzat. Gainera, Arabako Merkataritza Ganberak egindako inkestaren arabera, lurraldeko enpresa gehienek uste dute ekonomiak urtebete edo bi urte beharko dituela bere onera itzultzeko.
330 enpresari egindako inkesta batean oinarritu da Merkataritza Ganbera txostena egiteko.
Horren arabera, enpresen % 8,3k soilik espero du ekonomia azkar suspertzea, eta 10etik sei dira ekonomia bere onera itzultzeko denbora asko pasatuko dela pentsatzen dutenak. Datu zehatzik eman ez badu ere, Merkataritza Ganberak ondorioztatu du enpresen gehiengoak urtebete eta bi urte artean kokatzen duela ekonomia suspertzeko epea.
Industria eta logistika sektoreak omen dira baikorrenak; eta alojamenduak, ostalaritza eta merkataritza, ezkorrenak. Batez beste, Arabako enpresak baikorragoak dira euskal ekonomiaz galdetuta negozio propioaz galdetuta baino, baina bi kasuetan, ez dute susperraldi azkarrik espero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa