21:17

Ekonomia

Koronabirusa

Atzera bota dituzte Tolosako eta Ordiziako egoitzen kontra aurkeztutako demandak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ELAk sindikatuak, guztira, zortzi erresidentziaren aurkako demandak aurkeztu ditu epaitegietan, langileen osasuna eta segurtasuna ez bermatzeagatik.

  • Adineko emakume bat erresidentzia bateko leihotik begira.

    Adineko emakume bat erresidentzia bateko leihotik begira. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako bi epaitegik atzera bota dituzte ELA sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Iurramendi eta Oridiziako San Jose egoitzen kontra aurkeztu zituen demandak.

Apirilaren 13an jo zuen auzitara, erresidentzia horietan eta Zumarragako Argixao zahar-etxean langileen osasuna eta segurtasuna bermatzen ez zirela salatuz.

Halaber, langileei beharrezkoak diren babes neurriak emateko eta COVID-19a detektatzeko probak berehala egiteko eskatu zuen sindikatuak.

Hasiera batean, ELAk eskatutako neurriak onartzea erabaki zuten bi epaitegiek, baina ondoren atzera egin zuten, ordurako Foru Aldundiak eta aipatu erresidentziek beharginei babeserako ekipoak eman zizkietela argudiatuta.

Tolosako egoitzaren kasuan, indarrean dauden protokoloen eta egungo egoeraren araberako prebentzio neurriak hartu direla dio epaiak.

Gutxienez apirilaren 10az geroztik, langile guztiek babeserako neurriak dauzkatela eta lantaldea indartu dutela dio epaileak.

Ordiziako zahar-etxeari dagokionez, koronabirusaren pandemiak ondorio larriak eragin dituela nabarmena dela, baina horrek berez oinarrizko eskubideak urratu direla suposatzen ez duela dio. Hau da, eskubideak urratu direla frogatu egin behar dela dio epaileak.

Horrez gain, Foru Aldundiak eta erresidentziak "euren baliabideen arabera" eta "unean uneko arauak betez", ELAk eskatutako kautelazko neurri "ia guztiak" ezarrita dituztela aipatzen du ebazpenak.   

Epaiak ez dira irmoak eta, ondorioz, ELA sindikatuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jotzeko aukera izango du.

Guztira, zortzi zahar-etxeren kontrako demandak aurkeztu zituen. 
 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena