13:19

Ekonomia

KORONABIRUSA

LAB: "Kapitalismoa oinarri duen normaltasunera ez dugu itzuli nahi"

AGENCIAS | REDACCIÓN

"Normaltasun berria" aldarrikatu du sindikatu abertaleak. Zerbitzu publiko indartsua, enplegu sistema duina eta Euskal Herri burujabea lirateke, besteak beste, eredu berriaren ardatzak.

  • Garbiñe Aranburu, LAB.

    Garbiñe Aranburu (LAB), gaur, Donostia Ospitalaren atarian. Argazkia: LAB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

COVID-19aren krisiaren ondoren "normaltasun berria" eraiki nahi du LAB sindikatuak, egungo "eredu kapitalista" alde batera utzita. Horregatik,  langileen nazioarteko egunean, maiatzaren 1ean, "bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat" aldarrikatu du sindikatu abertzaleak.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Donostia Ospitalaren atarian, bertako hainbat langilek babestuta, egin duen agerraldian aurreratu ditu gaur zortzirako aldarrikapenak eta egingo dituzten ekitaldiak. "Ez dugu nahi kapitalismoa oinarri duen normaltasunera itzuli, non ezinezkoa den bizitza duin bat garatzea eta non planeta suntsitzen den. Horregatik, maiatzaren lehenean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat nahi dugula aldarrikatuko dugu", esan du.

Aranbururen hitzetan, "krisi honetan agerian geratzen ari da klase borroka inoiz baino biziago dagoela". Koronabirusak denon osasunean eragiten badu ere, "azken urteetako austeritate politikek ondorioz", eragin hori herritar guztiengan ez dela berdina izan salatu du.  "Patronalaren neurrira egindako konfinamendu bat ari gara bizitzen", nabarmendu du.

LABek aldarrikatzen duen "eredu alternatiboaren" ardatzak ondorengoak lirateke: "zerbitzu publiko indartsu bat, osasun eta zaintza sistema publikoarekin, enpleguaren bermea eta babes sozialerako sistema duin bat, produkzio eta kontsumo ereduaren aldaketa, bidezko politika fiskal bat, eta eredu berriaren erabakia Euskal Herrian bertan hartzea".

Aurtengo maiatzaren lehena egoera "oso berezian" datorrela esan du Aranburuk, eta ohiko mobilizazioak egitea ezinezkoa izago bada ere, "langile klasearen harrotasuna" lau haizetara zabalduko dutela ziur agertu da.

Besteak beste, auto karabana bat egingo du LABek, Euskal Herriko langile guztiei babesa adierazteko, eta 12:30ean sare-sozialen bidez maitzaren 1erako prestatu duten mezua plazaratuko dute.

Halaber, gehiengo sindikalak atzo aurkeztutako ikur bateratua leiho eta balkoietan zintzilikatzeko deia egin du Aranburuk.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena