18:09

Ekonomia

KORONABIRUSA

Espainiako Gobernuak bi hilabetez luzatu du telelana

AGENCIAS | REDACCIÓN

Gainera, langabezia-prestazioaren estaldura zabalduko zaie lan berri baten probaldian amaitzen diren kontratuak dituzten langileei.

  • Emakume bat bere ordenagailutik lanean.

    Emakume bat bere ordenagailutik lanean. Irudia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak langabezia-prestazioaren estaldura langile gehiagori zabaldu die, hala nola, lan berri baten probaldian kaleratutakoei edo koronabirusaren krisiaren ondorioz lanpostu berri batean sartu ezin izan direnei.

Nadia Calviño Ekonomia presidenteordeak azaldu duenez, Ministroen Kontseiluaren prentsaurrekoaren ostean, aldi baterako lan-erregulazioen aplikazio eremua ere handitu egin da, funtsezkotzat jotzen diren eta diru-sarrerak murriztu zaizkien sektoreetan ezinbesteko arrazoiak daudelako.

Espainiako Gobernuak zehaztu duenez, funtsezko jarduera baten ezinbesteko baldintzak partzialak izan daitezke eta, beraz, ez dira enpresa bateko langile guztiengana zabalduko.

Horrekin batera, bi hilabetez luzatuko da telelanaren lehentasunezko izaera, baita ordutegia egokitzeko eta lanaldia murrizteko eskubidea ere.

Krisi honetan langileak babesten jarraitzea da neurri horien guztien helburua, Calviñok nabarmendu duenez, eta telelanaren aldeko apustua egiten ari diren enpresentzat finantzaketa neurri zehatzak egongo direla aurreratu du.

Gobernuak zehaztu duenez, langabezia-prestazioaren estaldura zabaldu egingo zaie martxoaren 9tik aurrera lan berria probaldian amaitzen zaien langileei, edo pandemiaren ondorioz gauzatu ez den lan-eskaintza irmoa izateagatik lana uzten dutenei.

Era berean, aldizkako langile finkoen babesa indartzen da. Izan ere, langile horiek lan-erregulazioetan sartu ahal izango dira edo prestazioren bat jaso ahal izango dute, langabezia amaitu bazaie ere.

Langile horiek 90 eguneko prestazioa izango dute, langabezia kitatu duten edo kotizatu duten kontuan hartu gabe.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren jarduera-eremuan epeak etetea erabaki da, salbu eta organismoaren esku-hartzea beharrezkoa denean interes orokorraren babesa bermatzeko edo COVID-19arekin lotuta egoteagatik, eta kontrol eta zehapen mekanismoak indartzea, prestazioak jasotzean iruzurrezko portaerak saihesteko.

Berariazko zehapen bat ezarriko zaie lan-erregulazioa lortzeko iruzurrezko eskaerak aurkezten dituzten enpresei, eta langileek bidegabeki jasotako prestazioak itzultzera behartuko dira enpresak.

Era berean, 2020an jarduerarik gabeko aldietan nekazaritzako zenbait langileren kotizazioak murriztea adostu du Gobernuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena