Ekonomia
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Lan sailburuordearen iritziz, "osasuna eta ekonomia bateragarriak" dira, "langileen segurtasuna zainduz lan egin daitekeelako".
Pertsona bat Bilbon lanean, San Mames atzean duela. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak astearte honetan azaldu duenez, orain arte Euskadin aurkeztutako 25.641 aldi baterako lan-erregulazioen % 87 tramitatu dituzte jada. Ildo horretatik, "hilabetea amaitu baino lehen" % 100era iristea espero du, SEPEk langileei "lehenbailehen" ordaindu ahal izateko, izan ere, orotara 177.339 langileri eragiten diete aldi baterako lan erregulazio horiek.
Jon Azkue Lan sailburuordeak azaldu duenez, 20.000 eskaera baino gehiago mikroenpresei dagozkie, eta 1 eta 10 langile artean dituzte.
Halaber, "osasuna eta ekonomia bateragarriak" direla ziurtatu du, "langileen segurtasuna zainduz lan egin daitekeelako". Testuinguru horretan, Euskadin "milioi erdi pertsona baino gehiagok" bai etxetik, bai lantokietatik ere lanean jarraitzen dutela esan du Lan sailburuordeak.
Azkuek adierazi du "normaltasuna" izan dela nagusi egunotan lanera itzultzean, eta adierazi du enpresetako prebentzio zerbitzuek, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egindako lanari esker "posible" izan dela "segurtasunaren eta lanaren arteko dikotomia bermatzea".
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuak elkarrizketa sozialerako mahaian ez izatea deitoratu du, eta bi aldeen artean egon daitezkeen liskarrei dagokienez, ez dela salaketak egiteko garaia azpimarratu du, eta koronabirusak eragindako pandemiak elkarlana bultzatuz akordioak bilatzen saihatzera behartzen dituela gaineratu du.
"Elkarlana behar dugu, gainean zer datorkigun begiratzeko", adierazi du sailburuak, eta "bere kabuz baztertzen direnek bazterketaren arazoa" dutela esan du, izan ere, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialaz hitz egiten duenean, "guztien lankidetzara eta parte-hartzera jotzen du beti".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa