Ekonomia
Pandemia
agentziak | erredakzioa
"Neurri hauek iritzi publikoarentzat badira, baliteke eragina izatea, baina laguntza horiekin kolektiboaren egoera hobetu nahi bada, ez daude ongi bideratuta", kritikatu dute.
Autonomoak. Argazkia: EiTB
AUPA Euskadi autonomoen elkarteak Eusko Jaurlaritzak autonomoei eta enpresari txikiei eman dien laguntza kritikatu du, handitu badute ere bakoitzari 175 euro egokituko zaizkiolako batez beste, eta hori "ez da nahikoa".
Aurreko ostegunean laguntza eskatzeko Lanbideren sistema kolapsatu ostean, hasieran 3 milioi euroko laguntza izan behar zena 30 milioira igotzea erabaki zuen Jaurlaritzak.
Autonomoen elkarteak ohar batean azaldu duenez, diru partida berriarekin, "175na euro egokituko zaizkigu 171.000 langileri. Kopuru onargarria al da hori? Neurri hauek iritzi publikoarentzat badira, baliteke eragina izatea, baina laguntza horiekin kolektiboaren egoera hobetu nahi bada, ez daude ongi bideratuta".
Autonomo horiek uste dute neurria ez dela "errealista eta proportzionala"; horregatik, autonomoei eta enpresari txiki eta ertainei bideratutako laguntzak bereiztea eskatu dute. "Ez ditugu zerga berdinak, ez dugu berdin irabazten; beraz, laguntzak desberdinak izan beharko liratekeela uste dugu".
Kolektiboak berretsi du "muturreko beharra" dutela autonomoek: "Ez badituzte neurri errealak hartzen orain, COVID-19ak milaka denda txiki eta ostalaritza negozio desagerraraziko ditu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa