Ekonomia
Koronabirusa
eitb.eus
Arrantzaleek antxoa gutxiago harrapatuko dute, prezio "egokia" lortzeko. 10 tonako muga 6ra jaitsiko dute, eta egoera aztertu ondoren erabakiko dute berdin jarraitu edo gehiago arrantzatu.
Antxoaren arrantza. Argazkia: EiTB
Antxoaren kostera ezohiko segurtasun neurriak hartuta abiatu dute arrantzaleek astelehen honetan, bai itsasoan, baita lehorrean arraina porturatzean ere.
Euskal arrantzaleek, galiziarrekin, asturiarrekin eta kantabriarrekin batera, itsasontzi bakoitzak gehienez arrantza dezakeen antxoa kopurua 10 tonatik 6ra jaistea erabaki dute, arraina prezio "egokian" saldu ahal izateko, Bizkaiko Kofradien Federazioak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Bokartaren arrantzaldia gaur, astelehena, hasi da, prezioetan oso kaskarra izan den berdelaren denboraldia amaitu ondoren.
Hori horrela izanik, itsasontzi bakoitzak egunean gehienez ere 6.000 kilo antxoa harrapatzea adostu dute (muga 10.000 kilokoa izan da aurreko urteetan), ostalaritza ia guztia itxita dagoen honetan antxoak merkatuan prezio "egokia" izan dezan.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak adierazi du arrantzaleak koronabirusaren segurtasun protokoloak betetzen ari direla, eta, berdelarekin bezala, ez dutela arazorik espero antxoaren arrantzaldian. Hala ere, kofradietatik jakinarazi dute ez dutela babes neurri nahikorik, guztiek ez dutelako NBErik (Norbera Babesteko Ekipamendua), eta Eusko Jaurlaritzak astelehenean itsasoratu aurretik helarazteko konpromisoa hartu zuela.
Aurelio Bilbao Bizkaiko Kofradien Federazioko idazkariak azpimarratu duenez, itsasontzietan lan egitea "ez da fabriketan lan egitea bezala, haiek jende gutxiagorekin gutxiago ekoiztu dezakete", baina antxoa harrapatzeko "langile kopuru minimo bat" behar da eta "ez da erraza" itsasontzian gutxieneko tartea zaintzeko protokoloa betetzea.
Bestalde, gainerako kofradiekin etengabeko harremanean daudela eta datozen egunetan arrantzatzen dutenaren eta prezioaren arabera erabakiko dutela azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa