Ekonomia
Pandemia
agentziak | erredakzioa
Escriva ministroak neurria iraunkorra izatea babestu du, "zubi neurria izateak zentzurik ez" duela iritzita.
Jendea maskarekin kalean. Argazkia: Efe
Jose Luis Escriva Gizarte Segurantza, Migrazio eta Inklusio ministro espainiarrak esan du gutxieneko errentaren "azken xehetasunak ixten" ari direla, baina neurriaren onarpena "berehala" irits litekeela. Era berean, aurreratu du milioi bat familiak, 3 milioi pertsonak, jasoko dutela, gutxi gora-behera.
Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "posible da" gaur bertan iragartzea ofizialki neurria, eta ahal duten guztia egiten ari omen dira Ministroen Kontseilura lehenbailehen eramateko.
Escrivak ukatu egin du Podemosek "presioa" egin dionik prozesua bizkortzeko, eta azpimarratu du Gobernuan ados daudela premiazko neurria dela.
Era berean, neurria iraunkorra izatea babestu du, "zubi neurria izateak zentzurik ez" duela iritzita, nahiz eta Gizarte Segurantzan "kostu nabarmena" izango duenº.
Bestalde, ministroak adierazi du jarduera etenaldiagatik autonomoei emango dieten laguntza 1,4 milioi pertsonari iritsiko zaiela, kolektiboaren erdiari.
Ministroa eragile sozialekin eta gobernukideekin elkartuko da 10:30ean, eta baliteke gutxieneko errentaren iragarpen ofiziala ondoren izatea, Pablo Iglesias presidenteordearekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa