Espainiako Estatuaren BPGa aurten % 8 jaitsiko dela aurreikusi du NDFk
Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordinak % 8 egingo du behera eta langabezia sei puntu haziko da, % 20,8ra arte, 2020an, koronabirusaren pandemiak eragindako "aurrekaririk gabeko krisiaren" ondorioz, Nazioarteko Diru Funtsak azkeneko txostenean azaldu duenez.
Euroguneko BPG, berriz, % 7,5 murriztuko da aurten, eta ekonomia handienen artean, gehien sufrituko duena Italia izango da, % 9,1eko atzeraldiarekin, Espainiaren (% 8), Frantziaren (%7,2) eta Alemaniaren (% 7) aurretik.
"Europaren zati batean agerraldia Txinako Hubei probintzian bezain larria izan da. Birusari aurre egiteko oinarrizkoa bada ere, konfinamenduak eta mugikortasunaren mugak kolpe gogorra eman diote jarduera ekonomikoari", azaldu du NDFk.
Duela hiru hilabete eskas, Espainiako ekonomiarentzat % 1,6ko hazkundea iragartzen zuen, eta % 1,3koa Eurogune osoa aintzat hartuta.
2021erako, berriz, Espainiako BPGa % 4,3 haziko omen da, eta % 4,7, Eurogunekoa,.
Hala eta guztiz ere, Gita Gopinath txostenaren koordinatzaileak aitortu du "ziurgabetasun handia" dagoela, eta datu horiek lortzeko aurreikuspena uztailetik aurrera pandemia baretu egingo dela omen da, baina atzeratu egin daiteke.
NDFk batzarra egingo du Munduko Bankuarekin aste honetan bertan, udaberrian egin ohi duten asanblada, baina aurtengoan telematikoa izango da.
Albiste gehiago ekonomia
Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.
EHNE sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak urratu egin duela suteei aurre egiteko hitzartutako protokoloa
Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko lehen sektoreko hainbat jarduerei ezarri dien murrizketa-sortak hautsak harrotu ditu. Hala, EHNE laborarien sindikatuak protesta egin du astearte honetan, salatzeko Barne Departamentuak urratu egin duela hitzartua zuten suteen kontrako protokoloa.
Trumpen muga-zergek 400 milioi inguruko eragina izango lukete Euskadin, eta 73 milioi ingurukoa, Nafarroan
Bi lurraldeek dituzten esportazio-kopuruak direla eta, merkataritza-gerrak hainbat ondorio utziko lituzke Hego Euskal Herrian. Sektore kaltetuenak automobilgintza, makina-erremintagintza, altzairugintza eta ardogintza dira.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.
Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta
Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.

Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29 igo zen ekainean Euskadin
2.314 da eragiketen zenbatekoa. Interes-tasek behera egin dute, eta horrek finantzaketa merkatzea eragin du.
Euskadiko etxebizitza berrien prezioa, maximo historikoetan: 3.450 euro metro koadroko
Nafarroa aurretik (% 6,4) dago etxebizitza berrien prezioaren urtebeteko igoerari erreparatuta. Hiriburuei banan-banan begiratuta, batez besteko preziorik altuena Donostian dago, gero, Bilbon, eta azkenik, Gasteizen.
Iazko datuekin alderatuta, 3.074 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin uztailean, eta 78.743 kontratu sinatu dira
Ekainean baino 1.600 langabe gehiago daude, 104.991 guztira. Nafarroan duela urtebete baino 801 langabe gutxiago zenbatu dira, eta Espainiako Estatuan, oro har, 1.357 langabe gutxiago daude, eta 21.865.503 kotizatzailera iritsi dira. Kotizatzaile-kopuruaren gaineko datua maximo historikoa da.
Kutxabank, Espainiako bankurik kaudimendunena Europako Banku Zentralaren arabera
Erakundeak aise gainditzen du Europako batezbestekoa erresistentzia-testetan, eta Espainiako finantza-sektoreko kapital- eta palanka-adierazle nagusien buru da.
Ardo-ekoizleek AEBko muga-zergen eragin handiaz ohartarazi dute: "Ardoa % 50 garestituko da"
Mariasun Saenz de Samaniegok (Ostatu) Europako ardoaren garestitzeaz ohartarazi du, eta merkatu berriak bilatzeko deia egin du, Estatu Batuetan salmentak galduko direlako.