16:29

Ekonomia

Koronabirusa

Mercabilbaok arrain-postuak irekiko ditu larunbatean, baina ez fruitu eta barazkienak

Agencias | Redacción

Arrain handizkarien merkatu zentralak adostuta, eta Aste Santuan biztanleriaren hornidura bermatzeko asmoarekin, apirilaren 11n arrain-postuak irekitzea erabaki dute.

  • Mercabilbao. Argazkia: EiTB

    Mercabilbaoko artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mercabilbaoko Arrain-saltzaile Handizkarien Elkarteak adostu duenez, arrain-postuak irekita egongo dira apirilaren 11n, Aste Santuan zehar, nahiz eta barazkienek eta fruituenek itxita jarraituko duten.

"COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamendua dela eta, Aste Santu honetan biztanleriaren hornikuntza bermatzeko, larunbatean arrain-postuak irekitzeko ohiz kanpoko erabakia hartu dugu", jakinarazi du Mercabilbaoko handizkarien elkarteak.

Ondorioz, enpresentzako sarrera zabalik egongo da, 5:30etik aurrera. Bestalde, fruituen eta barazkien postuek itxita jarraituko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena