16:35

Ekonomia

KORONABIRUSA

500 milioiko euskal funtsa aktibatu dute enpresei eta autonomoei laguntzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Finantzaketa horrek estaldura eman nahi die enpresa txikien, ertainen eta autonomoen egitura gastu finkoei.

  • Pertsona bat kontuak ateratzen

    Pertsona bat kontuak ateratzen. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak enpresa txikiei, ertainei eta autonomoei laguntzeko finantza programa aktibatu du. Programa horrek 500 milioi euro izango ditu maileguetan, eta helburua 6 hilabetez zirkulatzailearen likidezia eta finantzaketa beharrei erantzutea da.

Datozen egunetan programa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean, Eusko Jaurlaritzak datorren astean sinatuko ditu dagozkion hitzarmenak Elkargirekin eta EAEn lan egiten duten hamabost finantza erakundeekin. Horri esker, koronabirusaren pandemiaren krisiak euskal enpresa-sarean eragingo dituen kalteak arindu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez.

Finantzaketa horrek estaldura eman nahi die enpresa txikien, ertainen eta autonomoen egitura gastu finkoei, handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen lerro tradizionaletara iristeko gaitasun erlatibo txikiagoa dutelako.

Onuradunak 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak izango dira, urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenak edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.

Ezingo dute % 25eko edo gehiagoko partaidetza izan, ez zuzenean, ez zeharka, aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresek edo enpresa taldeek.

Finantzaketa, halaber, Gizarte Segurantzako norberaren konturako langileen edo autonomoen araubide berezian alta emanda dauden eta PFEZari lotutako jarduera ekonomiko edo profesionalen etekinak lortzen dituzten enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta dago.

Maileguen zenbatekoak 5.000 eta milioi bat euro artekoak izango dira enpresa ertainentzat, eta 5.000 eta 100.000 euro artekoak txikientzat eta autonomoentzat.

% 0ko interes-tasako maileguak izango dira, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko baititu.

Maileguen eragiketen epea bost urtekoa izango da, urtebeteko aukerako gabealdiarekin, eta aplikatu beharreko euriborrarekiko % 0,50eko diferentzialarekin.

Onuradunak aldez aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena