15:43

Ekonomia

Koronabirusa

Jaurlaritzak oinarrizko jardueretako langileentzako akreditazio-formularioa egin du

Agentziak | Erredakzioa

Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak etenda dauden bitartean, aktibo jarraituko duten enpresetako langileak akreditatzeko balioko du.

  • Jarduera 15 egunez egongo da etenda

    Jarduera 15 egunez egongo da etenda. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak oinarrizko jardueretako enpresetako langileen joan-etorriak errazteko akreditazio-formulario bat eskainiko du astelehen honetatik aurrera, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak iragarri duenez.

Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera egindako agerraldi telematiko batean eman du neurri horren berri Beltran de Herediak. Igande honetako gauean argitaratu zuen errege lege-dekretua Espainiako Gobernuak BOEn, oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoen debekua arautzeko; 15 egunez izango dira debekatuta, koronabirusa heda ez dadin.

Sailburuak azaldu duenez, Segurtasun Sailak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin elkarlanean, akreditazio-formularioa egin du: "Eredu erraza da; oinarrizkotzat jotzen diren zerbitzuak edo ekoizpenak egiten dituela adierazten duen enpresaren datuak agertzen dira, bai eta langilearen beharrezko joan-etorriaren gaineko datuak ere".

Eredu hau Jaurlaritzaren web orrian izango da eskuragarri, astelehen honetatik aurrera, eta merkataritza-ganberei, Confebaski eta sindikatuei ere helaraziko diete. Hemen deskargatu ahal duzu.

Beltran de Herediak esan duenez Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egiten jarraituko dute, "orain arte bezala, kontrol estuak eta sakonak, lanean jarraitu beharko duten langileei laguntzea helburu". Zehaztu duenez, "nahikoa izango da oinarrizko jarduerak egiten dituzten enpresen formularioa ematearekin". Enpresek eurek eman beharko diete langileei formularioa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena