Ekonomia
Koronabirusa COVID-19
Agentziak | Erredakzioa
"Beti defendatu izan dut pertsonen osasuna eta segurtasuna dela lehentasuna", azaldu du Chivitek, eta gaineratu du: "osasuna bermatuz, jarduera ekonomikoa ere aurrera eraman behar dugu".
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea. EiTB
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, atzo Pedro Sanchez presidenteari "malgutasuna" eskatu zion funtsezkoa ez den jarduera oro geldiarazten duen errege-dekretua aplikatzerako orduan. "Hala eskatzen jarraituko dut", azpimarratu du.
"Beti defendatu izan dut pertsonen osasunak eta segurtasunak duela lehentasuna", azaldu du prentsaurrekoan, eta gaineratu du "betiere osasuna bermatuz, jarduera ekonomikoak ere aurrera egin behar duela, gerora ekonomia berreraikitzea errazagoa izan dadin".
Hori dela eta, Chivite "ez zen jarduera ekonomikoa geldiaraztearen aldekoa". "Pedro Sanchez presidentea ere" ez zen horren aldekoa; izan ere, atzo bideokonferentzia bidez erkidegoetako presidenteekin egindako bileran adierazitakoaren arabera, jarduera "ez da itxi", "hibernazio-prozesu batera igaro" besterik ez da egin, udako eta Gabonetako oporraldien gisara.
"Dekretuak ez du itxiera eragiten, jarduera murriztea baizik, eta, horrekin batera, pertsonen mugikortasuna gutxitzea, koronabirusari aurre egiteko elementu garrantzitsua dena", gogorarazi du Chivitek. Gaineratu du "pertsonen segurtasuna lehenesten" dela, eskura dauden txostenen arabera. Amaitzeko, honakoa esan du: "nolabaiteko malgutasuna eskatu nion neurri ekonomikoak aplikatzerako orduan, eta hala eskatzen jarraituko dut".
Nafarroako presidenteak nabarmendu du gaur goizaldean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den errege-dekretuak 24 orduko epea eman diela enpresei neurria behar bezala betetzeko eta autonomia erkidego bakoitzak bere berezitasunen arabera funtsezkotzat jotzen dutena erabaki ahal izateko. Horren harira, adierazi du sektore publikoan jada zehaztuta dagoela zer jarduera diren funtsezkoak.
Maria Chivitek, gainera, Gobernu zentralak lan erregulazio espedienteen eta baimen berreskuragarrien baldintzak azaltzea nahi du, eta babes sozialeko eta pizgarri ekonomikoko neurri gehiago eskatu ditu.
Halaber, Gobernu zentralak bonu energetikoa jasotzen dutenen kopurua handitzeko asmoa duela iragarri du. Nafarroan, sailek hainbat proposamen sustatzaile eta gizarte-laguntzekin zerikusia duten zenbait proposamen dituzte, eta une honetan horiek baloratzen ari dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa