Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Urtea amaitu aurretik errekuperatu beharko dira 8 egun horiek. Modua, enpresaren eta langileen ordezkaritzaren artean negoziatuko da.
Albisteak (4)
Espainiako Ezohiko Ministroen Kontseiluak martxoaren 30etik apirilaren 9ra arteko errekuperatu beharreko baimen ordaindua onartu du. Neurria ez zaie aplikatuko Aldi Baterako Lan Erregulazio Espediente baten diren langileei, bajan daudenei edo telelana egiten dutenei.
Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta Gobernuko bozeramaileak ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, konfinamenduko asteburu batean dagoen mugimendura jaitsi nahi dute astean barruko egoera, eta hala, koronabirusaren hedapena oztopatu.
Atzo aurreratu zuen jada baimen hau Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, astelehenetik aurrera funtsezkoa ez den jarduera guztia etengo zutela iragarri zuenean. Konfinamenduaren baldintzak gogortu egingo dira, beraz, Espainian azken orduetan 6.528 pertsona hil eta gero.
Enpresariak ordaindu beharko du baimen hau eta langileak errekuperatu egin beharko ditu galdutako orduak lanera itzulitakoan. Dekretu honen arabera, oinarrizko jardueretan lan egiten ez duten langile guztiei aplikatuko zaie.
Hori bai, ez zaie aplikatuko aldi baterako lan espediente batean murgilduta dauden langileei -jada ez direlako lanera joaten-, ez telelana egiten dutenei, ez bajan daudenei ezta aitatasun edo amatasun baimenarekin dauden langileei ere.
Prentsaurreko berean, Yolanda Diaz Lan ministroak zehaztu duenez, urtea amaitu aurretik errekuperatu beharko dira ordu horiek, zortzi lanegun, zehazki.
Baimen honetan alde guztiek "uzten dutela zerbait" nabarmendu du Diazek, "bai enpresaburuek bai langileek".
Zortzi lanegun horiek nola errekuperatu enpresek eta langileen ordezkaritzek negoziatu beharko dute, Langileen Estatutuak dioena errespetatuz.
Hala, ordu horiek errekuperatzeko, ezingo dira eguneroko zein asteroko atsedenerako ezarrita dauden gutxieneko tarteak murriztu, eta ezingo da dagokion hitzarmen kolektiboan jasotako urteko gehienezko lanaldia gainditu.
Espainiako legediak jasota duen lanaldiaren banaketa irregularraren figuran oinarritu dute baimen hau.
Zentzu honetan, denbora tarte horretan langileek euren lana egiteari utzi ahal izango diote baina soldata eta beste kontzeptu guztiak osorik jasoko dituzte.
Era berean, indarrean jarraitzen dute bai enpresaren baita langileen kuota eta bestelako ordainketa betebeharrek ere.
"Ez dugu inolako presiorik onartuko" nabarmendu du Diazek, argi utziz Gobernua "interes orokorraren alde" ari dela. "Krisi honetatik eskubide gehiagorekin eta ehun produktibo indartsuago batekin aterako gara" defendatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa