Ekonomia
Koronabirusaren krisia
Agentziak | Erredakzioa
Espainiak eta Italiak erreklamatzen dituzte koronabonoak "eslogan" bat direla esan du, eta gai horretan "mugak" daudela; ondorioz, "ez gara horretan lanean ari".
Ursula Von der Leyen, Europako Batzodeko presidentea. Argazkia: Efe.
Europako Batzordeak legediaren barne dauden "aukera guztiak" zabalik ditu koronabirusaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko, Ursula Von der Leyen batzordeko presidenteak adierazpen batzuetan aditzera emandakoaren arabera. Von der Leyenek Alemaniako hedabideei egindako adierazpen batzuk argitu nahi izan ditu eta koronabonoak "eslogan bat" baino ez direla esan du.
Batzordeko arduradun nagusiak esandakoaren arabera, "errekuperazioa bermatzeko”"eta koronabirusak eragindako krisiaren ondorioei aurre egiteko, Bruselak Europako hurrengo aurrekontuan aldaketa batzuk egitea proposatuko du. "Europan Batasunaren kohesioa elkartasunaren eta erantzukizunaren bidez indarrean jarraitzen duela bermatzeko neurri batzuk proposatuko ditugu", azaldu du Von der Leyenek.
Horri jarraituta, "hitzarmenaren barruan dagoen edozein aukera" ez dutela baztertzen azpimarratu du presidenteak.
Koronabonoak "eslogan bat" baino ez dira
Von der Leyenek zehaztu egin ditu larunbatean DPA albiste agentzia alemaniarrari koronabonoen inguruan egindako adierazpenak. Koronabonoak Espainiak, Italiak eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuek erreklamatzen dituzte zorrari aurre egiteko.
"Koronabono hitza eslogan bat da bakarrik. Horren atzean erantzukizunei lotutako gai garrantzitsua dago. Eta hor justifikatuta daude Alemaniak agertutako zalantzak", esan du Von der Leyenek.
"Muga legalak daude, eta hori ez da plana. Ez gaude horretan lanean", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa