Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaurtik aurrera, eta alarma egoera amaitu arte, Hegoaldeko enpresek ezin dituzte langileak ezinbestez edo arrazoi objektiboetatik kaleratu.
Hegoaldeko enpresek ezin izango dute langilerik ezinbestez kaleratu, ezta osasun krisiaren ondorioz ekonomiarekin, antolaketarekin, arlo teknikoarekin edo ekoizpenarekin lotutako arrazoiengatik ere. Debekua gaur larunbata, martxoak 28, indarrean sartu da, eta indarrean egongo da Espainian alarma egoerak irauten duen bitartean, luzapenak barne. Hori da COVID-19ren ondorioei aurre egiteko ateratako Errege Lege dekretuak dioena.
Dekretu hori gaur bertan publikatu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatu dute, lan munduan aplikatu beharreko neurri osagarriekin.
Testuinguru honetan, eta dekretuak dioenez, ezinbesteko arrazoiei edota argudio ekonomikoei, teknikoei, antolaketari eta ekoizpenari erreferentzia egiten dieten kaleratze zein kontratu murrizteak "ez dira kaleratzearen edota kontratua amaitzearen justifikazio bezala onartuko". Ondorioz, ezin dira langileak kaleratu koronabirusaren ondorioek eragindako arrazoiengatik.
Zigorrak
Aldi baterako Lan-erregulazioei dagokienez, horiek "ezin izango dute COVID-19aren ondorioz sortutako salbuespeneko egoera baino gehiago iraun". Horrela, gehienez alarma egoeraren iraupen bera izango dute, Gobernuak erabakitako luzapenak barne, eta muga hori ebatzitako lan-erregulazioek zein administrazioaren isiltasunagatik erabakitakoek izango dute.
Espainiako Gobernuak kaleratzeak debekatzea erabaki du koronabirusaren krisiak iraun bitartean, Yolanda Diaz Lan ministroak Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean azaldu duenez.
Lan ikuskaritza
"COVID-19a ezin da baliatu kaleratzeko", adierazi du Diazek, eta debekua, atzeraeraginik gabe, gaurtik aurrera ezarriko dela azaldu du.
Era berean, Lan Ikuskaritzak zeregin aktiboa izatea erabaki da aldi baterako lan-erregulazioen kontrolean, eta alegatutako arrazoiak egiaztatzeaz arduratzea, ez-betetzeen kasuan enpresek jasotako zenbatekoen zehapenak edo itzulketak erreserbatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa