Ekonomia
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alarma egoera ezarri zutenetik, egunez egun hazi da aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu duten enpresen kopurua.
Behargin bat lantegi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Aldi baterako lan-erregulazio espedienteen eraginpean dauden langileak 113.557 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak ostiral honetan zabaldutako balantzearen arabera.
Koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz alarma egoera ezarri zutenetik, egunez egun hazi da aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu duten enpresen kopurua. Orain arte, guztira, 16.297 lan-erregulazio aurkeztu dira.
Egun bakarrean % 15 igo da kaltetutako langileen kopurua: atzo 98.292 ziren eta gaur 113.557 dira.
Bizkaian aurkeztu dituzte lan-erregulazio gehien: 8.535. Eta lurralde horretan 53.444 behargin daude neurri horren eraginpean.
Nafarroan 4.000 espediente baino gehiago aurkeztu dituzte jada, eta 17.000 lagun baino gehiago dira kaltetutakoak.
Jose Maria Aierdi Foru Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, espediente horien % 95 aldi baterako lan-erregulazioak dira.
Halaber, zehaztu du Volkswagen Navarraren espedientea tramitatzen ari direla eta horregatik hazi dela hainbeste egun batetik bestera lan-erregulazioan dauden langileen kopurua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa