Ekonomia
Koronabirusa
agentziak | erredakzioa
Ez da beharrezkoa izango BGAEk eskatzen duen epera iristea, eta osasun krisiarekin lotutako erregulazio txostenak pairatzen ari diren langileei eta autonomoei dago zuzenduta neurria.
Langilea. Argazkia: EiTB
Eusko Jaurlaritzak eta Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) akordioa egin dute osasun krisiaren ondorioz lan erregulazioak pairatzen ari diren langile eta autonomoek langabeziaren diru-laguntzak BGAEen bitartez osa ditzaten berehala, Legeak eskatzen duen gutxieneko epera iritsi gabe ere.
Ogasun eta Ekonomia Sailak jakitera eman duenez, kaltetutako langileen oinarri arautzailearen % 100era arte osatu ahal izango da BGAEen bidez.
Adostutakoaren arabera, BGAEak kideei laguntzea dute helburu beharrezkoa den garaietan, nahiz eta berez Gizarte Segurtantzaren pentsioak osatzeko sortu ziren. Osasun krisia "salbuespeneko egoera" da eta "salbuespeneko neurriak eskatzen ditu behar ekonomikoko garaiotan langileen segurtasuna babesteko, eta ahal den heinean koma ekonomikoa saihesteko", akordioan agertzen denez.
Horregatik, BGAEek eta Eusko Jaurlaritzaren Finantza Politikako Zuzendaritzak "ahultasun ekonomiko unean dauden langileei laguntzea" erabaki dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa