12:00

Ekonomia

Koronabirusa COVID-19

Munduko Merkataritza Erakundeak azaldu du 2008koa baino krisi okerrago bat datorrela

Agentziak | Erredakzioa

"Herrialde bakar bat ere ez da autosufizientea, oso boteretsua edo aurreratua izan arren", azaldu du Roberto Azevedo MMEko zuzendariak, nazioarteko merkatuak irekita jarraitu behar dutelaren harira.

  • Roberto Azevedo Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) zuzendari nagusia

    Roberto Azevedo Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) zuzendari nagusia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Azevedo Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, 2008an pairatutako krisi ekonomikoa baino okerragoa izango da oraingoa, eta horretarako nazioarteko lankidetzaren eta merkatu irekien laguntza behar da, "herrialde bakar bat ere ez baita autosufizientea".

"Aurreikuspen berrienek atzeraldi bat iragarri dute, duela 12 urteko finantza krisiak eragin zuena baino enplegu galera okerrago bati aurre egin beharko zaio", adierazi du Azevedok etxetik grabatutako eta Munduko Merkataritza Erakundearen kanal ofizialean argitaratutako mezu batean.

"COVID-19k milioika pertsonen bizitzak mehatxatu ditu mundu mailan, eta lehentasunezkoa osasun krisia bada ere, pandemiak ere ezinbestean izango du eragina ekonomian, merkataritzan, enpleguetan eta ongizatean", iragarri du politikari brasildarrak.

Azevedok azpimarratu du gobernu ugari zerga eta diru pizgarriekin zerikusia duten neurriak indarrean jartzen ari direla, atzeraldiaren aurrean babesa areagotzeko, baina, aldi berean, "pandemia global baten aurrean erantzun globala bat" behar dela nabarmendu du.

"Herrialde bat bera ere ez da autosufizientea, oso boteretsua edo aurreratua izan arren", azaldu du, nazioarteko merkatuak une zailetan irekita jarraitu behar dutela aipatuz.

Merkataritzak "ekoizpen eraginkorra eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuen hornidura ahalbidetzen du, hala nola, ekipamendu medikoa, elikagaiak eta energia iturriak", Azevedok adierazi duenez, herrialde askok osasun ekipamenduaren esportazioak murriztu edo debekatu dituzte, kolapso egoeran dauden osasun sareetan materialak garestituko direlaren beldur.

"Osasun krisia amaitzen denean, merkataritzak aukera emango die herrialdeei elkarri laguntzeko", adierazi du, "historiak ez gaitu ahaztuko, ezta barkatuko ere, behar handiena dutenei laguntzeko orduan porrot egiten badugu".

Munduko Merkataritza Erakundeak Genevan egoitza duen nazioarteko lehen agentzietako bat izan zen bere langileen artean koronabirus kasuak erregistratu zituena, eta horrek bere jarduera ahalik eta gehien murriztera behartu zuen, hilabetearen hasieratik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena