Ekonomia
Koronabirusa
agentziak | erredakzioa
Plataformaren arabera, Jaurlaritzak "ezin du bazterrean geratu bankuen, 'putre funtsen' edo bost etxebizitza baino gehiago dituzten pertsona juridikoen etxebizitzetan dauden milaka pertsonen kasuan"
Etxebizitza alokairuan. Argazkia: EiTB
Kaleratzeak Stop plataformak adierazi du ez dela nahikoa eta "beste neurri batzuekin" osatu beharko dela alokairuan dauden etxebizitza publikoen ordainketa bi hilabetez eteteko neurria, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zuena. Dena dela, aitortu du neurria "beharrezkoa eta premiazkoa" zela.
Hala ere, gogor gaitzetsi du atzo Jaurlaritzak iragarri zuen 841 milioi euroko diru-laguntzen "desoreka", enpresa ertain eta txikientzat eta autonomoentzat 586 milioi izango direlako, 200 milioi osasun sistemarentzat eta 55, % 6,5a, egoera ekonomiko larrian daudenentzat.
Stop Desahuciosek uste du neurri horri "zabalkunde eta argitasun maila handiena" eman behar zaiola, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzari idatzi bat bidaliko diola kontu batzuk argi ditzan.
Argitu beharrekoen artean, plataformak komunitateko gastu finkoak eta oinarrizko zergak ere ordaindu behar ez izatea aipatzen du.
Era berean, babestutako alokairu publikoaz ari denean, neurriak "Alokabidek eta enpresa pribatuek kudeatutako etxebizitzak ere" barnean hartu beharko lituzkeela iritzi dio, Donostiako Benta Berrikoak eta Gasteizko Vitalquilerrenak, besteak beste.
Etxegabetzeen aurkako plataformak espero du udalak kudeatutakoak ere sartuko dituztela, atzo Etxegintzak baieztatu zuen moduan, eta Bilbok eta Gasteizek ere bat egingo dutela.
Luzatu ezin diren 5 urteko alokairuak dituzten etxebizitzetako maizterren kasua ere aipatu du Kaleratzeak Stopek, egunotan alokairua amaituko zaielako, Gasteizko 79 etxebizitzatan edo Hernaniko Sagastialden, adibidez.
Hori horrela, egoera zaurgarrian dauden guztiei automatikoki kontratua urtebete luzatu edo beste etxebizitza egoki bat eskaini beharko lieketela uste du plataformak.
Azkenik, kaleratzeen aurkako elkarteak uste du Urkulluren Jaurlaritzak ezin duela "bazterrean geratu bankuen, 'putre funtsen' edo bost etxebizitza baino gehiago dituzten pertsona juridikoen etxebizitzetan dauden milaka pertsonen kasuan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa