Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langabezian geratzen diren maizterrak eta diru-sarreretan % 40ko edo hortik goragoko galerak dituzten autonomoak izango dira neurri honen onuradunak.
Alokairuan dagoen etxebizitza bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Albisteak (4)
Apirilean eta maiatzean Etxegintzak kudeatzen dituen alokairu publikoko etxebizitzen parkean bizi direnen artean egoera ekonomiko ahulean dauden maizterrak alokairua ordaintzetik salbuetsi ditu Donostiako Udalak.
Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratzen diren maizterrak eta diru-sarreretan % 40ko edo gehiagoko galerak dituzten autonomoak izango dira neurri horren onuradunak, Donostiako Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Erabaki horrekin, Donostiako Udalak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin, eta egoera horretan dauden pertsonek komunitateko gastuak ere ez dituztela ordaindu beharko zehaztu du.
Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, apirilean eta maiatzean egongo da indarrean neurria, eta ekainera arte iraungo du, "alarma egoera luzatzen bada".
Interesatuek Donostiako Etxegintzan aurkeztu beharko dute eskaera, bide telematikoen eta telefonoaren bidez, zaurgarritasun egoera egiaztatzen duten agiriekin batera (langabezia egoeraren ziurtagiria eta, autonomoen kasuan, Foru Ogasunaren ziurtagiria).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa