Ekonomia
Europako Banku Zentrala
agencias | redacción
Moneta erakundeak "ekonomiaren sektore guztiei", familiei, enpresei, bankuei eta gobernuei lagundu nahi die horrela.
Christine Lagarde EBZren presidentea. Argazkia: Efe
Europako banku Zentralak (EBZ) bart ezusteko iragarpena egin du, izan ere, bono publikoak eta pribatuak erosteko 750.000 milioi euroko programa jarriko du abian koronabirusaren krisiak sortutako "arriskuari" aurre egite aldera.
Hori horrela, pandemiagatik aurrera eramango duen programak erosketak egingo ditu "aktibo hautagarrietako kategoria guztietan" urtea amaitu bitartean.
Hala ere, EBZren Gobernu Kontseiluak programa luzatzeko eskubidea duela adierazi du, krisia oraindik ez dela amaitu irizten badio aurrera jarraitu ahal izateko.
Gainera, erosketak "malguak" izango omen dira, eta ez dituzte espazioan eta denboran modu erregularrean banatuko. "Horrela gora-beherak izango dira erosketetan bai denboran, bai eremuan eta bai aktibo motetan".
Moneta erakundeak "ekonomiaren sektore guztiei", familiei, enpresei, bankuei eta gobernuei lagundu nahi die horrela.
EBZk bere esku "dagoen guztia" egingo omen du, horretarako "erabat prest" dagoelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa