12:39

Ekonomia

Koronabirusa

Zordun ahulenek bihartik aurrera eska dezakete hipoteken ordainketa atzeratzea

agentziak | erredakzioa

Ordainketa atzeratzeko eskaera alarma egoera amaitu eta 15 egunera arte eskatu ahal izango da, eta banketxeak bi asteko epea izango du eskaera indarrean jartzeko.

  • Etxebizitza berriak. Argazkia: EiTB

    Etxebizitza berriak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren ondorioz ahultasun ekonomikoan dauden hipotekadunek etxeko hipotekaren ordainketa atzeratzea eskatu ahal izango dute bihartik aurrera, eta neurria indarrean egongo da koronabirusari aurre egiteko ezarritako alarma egoera amaitu eta 15 egunera arte. Bien bitartean, banketxeak bi asteko epea izango du eskaera jasotzen duenetik neurria indarrean jartzeko.

Horixe jasotzen du Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretuak, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenak.

Gainera, errege dekretuaren epea amaitu eta 15 egunera arteko edukiko du zordunak eskaera egiteko. Hau da, oraingoz, maiatzaren 3ra arteko epea izango du, baina baliteke alarma egoeraren iraupena luzeagoa izatea.

Baldintzak

Zordunek ahultasun ekonomiko egoera egiaztatu beharko dute banketxearen aurrean. Hala, langabeek diru-laguntzen egiaztagiria erakutsi beharko dute, hilean jasotzen dutena jakinarazteko; eta autonomoen kasuan Zerga Agentziaren egiaztagiria erakutsi beharko dute.

Era berean, etxebizitzan diren pertsona kopurua zein den erakusteko, familia liburua edo izatezko bikoteen agiria aurkeztu beharko dute; errolda agiria, une horretakoa eta aurreko sei hilabetekoa; eta ezgaitasunen bat izanez gero, hori erakusten duen dokumentua.

Ahultasun ekonomiko egoeraren barruan sartzeko balizko egoeren artean, koronabirusaren ondorioz langabezian dauden pertsonak daude, edo horren ondorioz diru-sarreren galera handiak izan dituzten enpresari edo profesionalak. Era berean, diru-sarrera muga jakin batzuk gainditzen ez dituzten familiak sartuko dira.

Hala, orokorrean, muga hamalau ordainketako Ondorio Askotarako Errenta-Adierazle Publikoaren (7.519,59) hirukoitza da, eta muga handitu egiten da seme-alabak edo 65 urtetik gorako pertsonak ardurapean izanez gero.

Zordunek edo zordunen ardurapean dauden pertsonek ezgaitasunen bat edukitzea ere hartuko da kontuan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena