12:53

Ekonomia

KORONABIRUSA

Eurogunean eta Japonian atzeraldi arriskua ikusten du ELGAk koronabirusa dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Egoerarik okerrenean, nazioarteko hazkundea % 1,5era jaitsiko litzateke 2020an, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera.

  • Bisitariak maskara babesleekin Parisko Louvre Museoko piramidetik kanpo

    Bisitariak maskara babesleekin Parisko Louvre Museoko piramidetik kanpo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren eraginak nazioarteko ekonomiaren hazkundea erdira murriztu lezake 2020an, eta % 1,5ean kokatu, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) aztertutako egoeraren arabera; izan ere, birusa Japonian eta Europan masiboki hedatuz gero, atzeraldian sar litezkeela aurreikusten du.

Hala adierazten dute Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen tarteko aurreikuspenek, azaroan argitaratutakoak berrikusten baitituzte, ekonomiaren mundu-mailako hazkundea % 2,9koa izango zela aurreikusten baitzuten.

Erakundeak ez du baztertzen eszenario negatiboenean -izurrite luzearekin eta beste eskualde batzuetara zabaltzearekin- barne produktu gordin globalak atzera egitea lehen hiruhileko honetan.

Hala ere, onartzen du epe labur eta ertaineko bilakaera "oso zalantzazkoa" dela. Epidemiaren gailurra Txinan hiruhileko honetan iritsiko dela eta beste herrialde batzuetan neurritsuagoa izango dela dioen hipotesiak munduko ekonomiaren gorakada % 2,4an utzi du aurten, bost hamarren gutxiago.

Epidemiaren aurretik ere jarduera txikia zen, baina egonkortze eta hobekuntza zantzuak zituen. Orain, koronabirusak konfiantzan, finantza merkatuetan, hornidura kateetan eta turismoan duen eraginak azaltzen du beherapena.

2003an arnasbideko sindrome larriaren izurriteak ez bezala, oraingo honetan munduko ekonomiaren interdependentziak askoz handiagoak dira eta Txinak "rol askoz ere garrantzitsuagoa betetzen du ekoizpenean eta merkatu turistikoan".

Txinako Hubei probintziak, epidemiaren epizentroak, Txinako ekoizpenaren % 4,5 eragiten du. Eta turista txinatarrak nazioarteko turisten % 10 inguru dira munduan, gaineratu du erakundeak.

Oraingoz, G20ren BPGa % 2,7 haziko da 2020an, aurreratutakoa baino bost hamarren gutxiago; eta, eurogunearena, % 0,8 (hiru gutxiago).

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak espero du Txinako ekonomia % 4,9 haztea, zortzi hamarren gutxiago. Bere produkzioaren uzkurtzeak mundu osoan duen eraginak hornikuntza-kateetan eta lehengaien merkatuetan duen garrantzi gero eta handiagoa islatzen du, gaineratu duenez.

Ameriketako Estatu Batuetan, % 1,9 (hamarren bat gutxiago); Japonian, % 0,2 (lau gutxiago); Erresuma Batuan, % 0,8 (bi gutxiago); Frantzian, % 0,9 (hiru gutxiago); eta, Alemanian, % 0,3 (bat gutxiago) igoko direla aurreikusi dute.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak "azkar" jokatzeko eskatu du koronabirusaren aurrean, infekzioaren aurkako baliabide nahikoekin, osasun sistemari eta enpresa "ahulei" laguntza emanez.

Epidemiari eusteko eta politika horiek eragina izateko aukeraren aurrean, 2021ean munduko ekonomiaren gorakada % 3,3ra igoko dela uste du erakundeak, azaroan iragarritakoa baino hiru hamarren gehiago. G20koa % 3,5 haziko da (bi hamarren gehiago) eta eurogunekoa, berriz, % 1,2koa izango da eta du aldaketarik jasango.

Koronabirusa ez da ordea berehalako arrisku bakarra, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera.

Txinaren eta AEBen arteko merkataritza-tentsioak, Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko etorkizuneko merkataritza-harremanen inguruko ziurgabetasuna eta "finantza-ahultasuneko" faktoreen iraunkortasuna dira erakundeak erregistratutako beste mehatxu batzuk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena