Ekonomia
Lan-gatazka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Soldata igoerak KPIren arabakoak izango dira 2018an eta 2019an. Hurrengo hiru urteetan, berriz, igoera KPI + % 0,75ekoa izango da.
Kiroldegietako greba. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Bizkaiko kiroldegietako lan-hitzarmena sinatu dute Cebek patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Urtarrilaren 17an egin zuten akordioa patronalak eta LABek, CCOOk eta UGTk. Sektore horretan gehiengoa duen ELA sindikatuak, berriz, ez zuen ituna babestu eta protestei eustea erabaki zuen. Azkenean, baina, ELAk ere sinatu du lan-hitzarmena.
Patronalak azaldu duenez, 2018ko eta 2019ko soldata igoerak KPIren araberakoak izango dira, % 1,1 eta % 1,2, hain zuzen ere. Hurrengo hiru urteetan, ostera, igoera KPI + % 0,75ekoa izango da.
2021etik aurrera, gutxiengo ordainsaria 1.200 eurokoa izango da, 16 pagatan (19.200 euro gordin urtean). 2020tik 2023ra bitartean, 50 orduko lanaldia murrizten joango dira kiroldegi publikoetan. Pribatuetan 1.710 ordu egin beharko dituzte urtean.
Horrez gain, hitzarmenaren ultraktibitatea sinatu dute, klaseak prestatzeagatik osagarriak jasoko dituzte eta berdintasun planak landuko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa