Ekonomia
Loiu
Agentziak | Erredakzioa
Langileen artean egindako kontsultan, ia % 96k eman dute kontrako botoa. Zentro-batzordeak gogora ekarri du Forondako aireportua 24 orduetan egoten dela irekita.
Bilboko Aireportua itxita egongo da gauean, Eurokopan. Argazkia: EFE.
Bilboko Aireportuko langileek ekainean Bilbon egitekoa den Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Aenak ordutegia luzatu eta gauean lan egitea proposatu zien, eta kontsulta egin dute langileek; horien ia % 96k kontrako botoa eman dute. Kontsultara deituta zeuden langileen ia % 75ek parte hartu dute.
Zentro-batzordearen esanetan, zuzendaritzak ez du proposamen sinesgarririk egin, eta ez du hori bezalako neurri bat justifikatzen duen daturik: "Aireportua gauean irekitzeak eragina izango luke langileen lan-baldintzetan, eta, horrez gain, aurrekaria izango litzateke, gizartean eztabaidagarria den gai bati dagokionez; alegia, aireportua gauean irekitzea, eta horrek ingurumenean duen eragina".
Gainera, batzordeak gogora ekarri du Gasteizko Aireportua eguneko 24 orduetan egoten dela zabalik, hau da, ez dela ixten: "UEFAk onartuta zuen Bilboko eta Gasteizko aireportuen arteko osagarritasuna; hori kontuan izanik dago antolatuta Eurokopa. Hortaz, dena aurreikusita zegoen moduan geratuko da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa