15:49

Ekonomia

Dokumentazioa

Zer da arrisku-saria?

Erredakzioa

Egunotan arrisku-saria albiste da, Espainiako ekonomiarentzat kaltegarri izaten ari baita. Baina, badakigu zer den eta nola kalkulatzen den?

  • Arrisku-saria Argazkia: EITB

    Arrisku-saria Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (1)

Arrisku-saria inbertitzaileek herrialde 'arriskutsu' baten zorra ordaintzeko exijitzen duten gainprezioa da, arriskuz libre dagoen herrialde batekin alderatuta.

Demagun inbertitzailea zarela eta herrialde baten zorra erosi nahi duzula. Zergatik inbertituko zenuke Grezian, Alemania seguruagoa bada eta Greziak dirua ez itzultzeko arriskua badago? Greziak interes handiagoa ordainduko duelako, arrisku horren truke.

Hain zuzen ere, operazioaren arriskua orekatzeko inbertitzaileek lortu nahi duten plusa da arrisku-saria, eta herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen da, herrialde hori Europako seguruena eta egonkorrena baita.

Adibide bat: Espainiaren 10 urterako bonoen errentagarritasuna % 6,099koa bada, eta Alemaniakoenena % 2,621ekoa, aldea % 3,478koa izango da, hau da, 347 oinarrizko puntukoa. Kasu horretan, Espainiaren arrisku-saria 347 puntukoa izango da.

Herrialde batentzat, arazo larria da arrisku-sari handia izatea, gehiago ordaindu beharko baitu inbertitzaileei dirua itzultzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena