19:03

Ekonomia

Greba orokorra

Hauek dira greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak

Agentziak | Erredakzioa

Hala, garraiobide publikoen gutxienez % 30 ibiliko dira egun horretan. Ospitaleetan jaiegunetako arreta eskainiko da, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEn urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta aurreko lanuzteetako ezarritakoen antzekoak dira. Horrela, garraiobide publikoen % 30 ibiliko da gutxienez egun horretan. Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan jaiegunetako zerbitzua emango dute, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak gaur sinatu du gutxieneko zerbitzuen araua. Greba Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek, pentsiodunen elkarteek eta beste eragile sozialek) deitu du, "lan eta pentsio duinak" eskatzeko.

Hezkuntza arloan, ikastetxe ez unibertsitarioetan gutxienez bi behargin egon beharko dira (eskolak zabalik daudela bermatu beharko dute), eta EHUn, langile bat.

Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan senda-agiriak eman ahalko dituzte, eta aurretik hitzartutako edota atzeraezinak diren dialisi eta tratamendu onkologikoak emango dira. Larrialdi, sukalde eta garbiketa zerbitzuetan, "bakarrik beharrezkoak diren langileak" egongo dira. 

Osasun larrialdietan eta Etengabeko Arreta Guneetan ohiko zerbitzua eskainiko dute. Garraio sanitarioari dagokionez, larrialdiko kasuak, hemoderibatuak eta dialisi eta tratamendu onkologikoak egiteko beharrezkoak direnak egingo dira.

SOS-Deiak 112 larrialdiei aurre egiteko zerbitzuan % 100ekoa izango da arreta. Suhiltzaileek, errepideak mantentzeko langileek eta trafikoa kudeatzeko zentroko langileek jaiegunetako zerbitzua eskainiko dute.

Adineko eta menpekotasunen bat duten pertsonen zentroetan, % 50ekoa izango da gutxieneko zerbitzua (% 10 gehiago otorduetan), eta etxez etxeko laguntzan, 2. eta 3. menpekotasuna duten lagunei otorduak eta botikak eman eta garbitzeko eta altxatzeko eta oheratzeko laguntza eskainiko zaie.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena