07:28

Ekonomia

Gatazka

Iberdrolaren eta Siemensen arteko epaiketa atzeratu dute

Agentziak | Erredakzioa

Epaiketa Siemens Energy sozietate berria sortu ondoren sor zitezkeen interes-gatazkengatik egin behar zen. Izan ere, Gamesa, talde berriaren parte izango litzateke.

  • Siemens Gamesa.

    Siemens Gamesa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Gamesagatik Iberdrolak Siemensen aurka jarritako demandaren epaiketa gaur, asteartea, hastekoa zen Bilboko merkataritza-arloko epaitegian, baina atzeratu egin dute.

Zehazki, epaiketa hori, Siemens Energy sozietate berria sortu ondoren sor zitezkeen interes-gatazkengatik egin behar zen. Izan ere, lehendik existitzen zen Gamesa konpainia talde berriaren parte izango litzateke. Siemens talde alemaniarrak konpainia horren akzioen % 59 ditu, eta, Iberdrolak, berriz, % 8.

Testuinguru horretan, Iberdrolak uste du Siemensek energia-negozio osoa erosi nahi dioela, Siemens Gamesa barne, eta konpainia horren jarduera guztia bilduko lukeen beste sozietate berri batera (Siemens Energy) eraman.

Sozietate horrek aurten kotizatuko luke burtsan, baina, Iberdrolaren ustez, aldaketa horrek Gamesaren kontratuei eragingo die, eta, kalte ekonomikoez gain, konpainien arteko interes-gatazkak ekar ditzake.

Talde alemaniarraren ordezkariek, ordea, ez dute uste aldaketa horiengandik "tira-birak sortzeko arriskua" egon daitekeenik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena