18:09

Ekonomia

GREBA OROKORRA

U30eko greba orokorraren deitzaileekin biltzeari uko egin dio Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariak "gehiegizkoa" irizten dio deialdiari, eta birpentsatzeko eskatu die bultzatzaileei. Chivitek, bere aldetik, Eskubide Sozialen Gutunarekin biltzea onartu du, urtarrilaren 27an.

  • Sindikatuetako ordezkariak, greba deialdia erregistratu ondoren. Argazkia: ELA.

    Sindikatuetako ordezkariak, greba deialdia erregistratu ondoren. Argazkia: ELA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtarrilaren 30eko greba orokorra sustatu eta deitu duen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren ordezkariekin biltzeari uko egin dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, plataforma horretako ordezkariek gaur jakinarazi dutenez.

Grebaren deitzaileen arabera, duela egun batzuk, Mitxel Lakuntzak (ELA) eta Garbiñe Aranburuk (LAB) izenpetutako gutun bana igorri zieten Urkulluri eta Maria Chivite Nafarroako presidenteari, biltzeko proposamena eginez, grebaren nondik norakoak agertzeko. Chivitek baiezkoa erantzun zien, urtarrilaren 27rako hitzordua jarrita, baina Urkulluk ez du onartu eskaria.

Lehendakariaren jarrera "antidemokratikoa" salatu du Eskubide Sozialen Gutunak. "Beste behin, argi geratu da Urkullu noren alboan dagoen. Prekarietatea bultzatzen ari den patronalarekin alderdi asko partekatzen ditu, eta patronalari alfonbra gorria jartzen dion bitartean, ez du prekarietatea eta pobreziarekin amaitzeko proposamenak egiten dituen herri honetako gehiengo sindikal eta sozialarekin bildu nahi", esan dute grebaren bultzatzaileek.

"Gehiegizkoa"

Beste gutun baten bidez erantzun die Urkulluk ELAko eta LABeko ordezkariei. Bertan zehazten duenez, greba deialdia "gehiegizkoa" da eta "ekonomian eta gizartearen egunerokoan kalteak" baino ez ditu eragingo.

Halaber, greba honetan egiten diren eskakizun gehienak Estatuaren eskumenei dagozkiela zehaztu du Urkulluk, eta ez Eusko Jaurlaritzaren esku dauden konpetentziei. Gainera, greba dagoeneko erregistratuta dagoela eta bilera egiteak ez lukeela deialdi hori atzera botatzeko balioko uste du EAEko buruak.

Greba deialdiaren inguruko "hausnarketa kritikoa" egiteko ere eskatu die lehendakariak sindikatuei.

  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena