13:11

Ekonomia

Helmuga berriak Bilbotik

Bilboko Aireportuak bost helmuga berri izango ditu 2020an

Agentziak | Erredakzioa

Lyon eta Rotterdam martxan egongo dira apiriletik aurrera, eta Cagliari eta Murtzia maiatzaren amaieratik aurrera. Gainera, Loiuk Atenaserako ibilbide erregularra berreskuratuko du ekainaren 5ean.

  • Bilboko Aireportua

    Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020an berrikuntzak izango ditu Bilboko Aireportuak. Bilbao Air elkarte sustatzaileak jakinarazi duenez, datorren urtetik aurrera, Lyonera, Rotterdamera, Cagliarira, Murtziara eta Atenasera hegaldi zuzenak aterako dira Loiutik.

2020ko udako denboraldian Bilbotik abiatuko diren bost helmuga berrietatik lau ibilbide erregular berriak izango dira Bizkaiko aireportuan: Lyon, Rotterdam (apiriletik aurrera), Cagliari eta Murtzia (maiatzaren amaieratik aurrera).

Atenasek, ordea, udako ibilbide erregularra egin zuen Vueling enpresaren bidez, 2013 eta 2015 artean, eta ekainaren 5etik aurrera berreskuratuko da hegaldi hori.

Bestalde, Voloteak Menorcarako hegaldia eskainiko du. Lehendik, beste konpainia batzuek ere eskaintzen dute irla horretarako joan-etorria Bilbotik.  Orain, Voloteak maiatzaren 30etik aurrera programatutako 8.800 eserlekuren bidez indartuko du ibilbide hori, astean bi alditan.

Ibilbide berri horiekin batera, bi aire konpainia berri ere izango dira Loiun: Transavia eta Aegean. Bilboko aireportutik hegaldi bakann batzuk egin dituzte aurretik biek, baina 2020tik aurrera hegaldi erregularrak eskainiko dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena