09:19

Ekonomia

ustezko filtrazioak

Osakidetzako lan eskaintza publikoko beste bi espezialitate, ikerketapean

Agentziak | Erredakzioa

Osasun Sailak kautelaz etengo ditu bi kategoriak, Gasteizko Epaitegiak ofizialki berresten duenean.

  • Gasteizko justizia jauregia.

    Gasteizko 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak hartu du erabakia. Argazkia: ETB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak onartu egin du ESK sindikatuak egindako eskaera, hau da, 2016-2017ko Osakidetzako lan eskaintza publikoko beste bi espezialitate ikerketapean jartzea, azterketak filtratu zituztelakoan. Neurofisiologia eta neurozirugia dira ikertuko dituzten espezialitateak.

ESK-k ohar batean jakinarazi duenez, epaileak deklaratzera deitu ditu, ikertu gisa, Bilbao-Basurtuko ESIko Neurologia zerbitzuburua eta Arabako ESIko Neurofisilogia  zerbitzuburua.

Bestalde, Osakidetza bi kategoria horien egoerari buruz Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak egindako baieztapen ofizialaren zain dagoela esan du Osasun Sailak. "Informazio hori berretsi ondoren, eta, izandako jarrerarekin jarraituz, epaitegiak ikertzen ari diren gainerako kategoriekin bezala jokatuko du Osakidetzak, eta bi kategoria berri horiek kautelaz etengo ditu", esan du Osasun Sailak agiri batean.

Sindikatuaren ustez, "pauso berri horrek bezeroen mesederako eta egiturazko sistema bat badela uzten du agerian, eta Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendaritzek bazutela horren berri".

Hori horrela, sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuari eskatu dio "hartu beharreko neurriak zorroztasunez" har ditzala eta ikerketa "serio, garden eta kanpoko" bat egin dezala "bezeroen mesederako sistema hori bertan behera uzteko".

ESK-k gogorarazi duenez, Murgak berak Legebiltzarrean esan zuen "Osakidetzako 11 hautaketa-prozesuak, behin-behinean, bertan behera uzteko erabakia oposiziogileen eskubideak bermatzeko eta ikerketa judiziala ez oztopatzeko" hartu zutela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena