Ekonomia
Euskaltel
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Une honetan ez dugu inolako asmorik gure sarea saltzeko", azpimarratu du Jose Miguel Garcia Euskalteleko kontseilari delegatuak.
Jose Miguel Garcia Euskaltel Taldeko kontseilari delegatua. Artxiboko argazkia: EFE
Euskaltel Taldeak Estatu osoan zabaldu nahi du negozioa eta sarea saldu gabe egiteko asmoa daukala ziurtatu du Jose Miguel Garcia kontseilari delegatuak.
Kutxabank-Adegik Donostian antolatutako ekitaldi batean izan da Garcia, eta han egin ditu adierazpenok. Halaber, Euskaltelen egoitzak Euskal Herrian "sustraituta" jarraituko duela berretsi du.
Zegona funts britainiarra da Euskalteleko akziodun nagusia, eta, Estatuan zabaltzeko behar duen finantzazioa lortzeko, telekomunikazio konpainiaren zuntz optikoa saldu omen nahi du.
Jose Miguel Garciak zurrumurru horiek isilarazten saiatu da: "Une honetan ez dugu inolako planik gure sarea saltzeko", adierazi du.
Alderantziz, joera sareari eustea dela eta azpiegituren merkatuan parte hartzea. "Euskaltel ezin daiteke hortik kanpo geratu", erantsi du.
Horrez gain, Estatuan zabaltzeak inbertsio handiegia eskatzen ez duela azaldu du, "Espainian dagoeneko telekomunikazio sare asko dagoelako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa