Ekonomia
Aurrekontuen zirriborroa
Agentziak | Erredakzioa
Europako Batzordeak Espainiari ohartarazi dio 2020rako aurrekontuen zirriborroak defizita eta zor publikoa murrizteko helburuak ez betetzeko arriskua dakarrela.
Aurrekontu planak desbideratzeko "arrisku handia" dauka. Argazkia: pixabay.com
Europako Batzordeak asteazken honetan Espainiari ohartarazi dionez, 2020rako aurrekontuen zirriborroak defizit estrukturala eta zor publikoa murrizteko helburuak ez betetzeko arriskua planteatzen du, eta zorra jaisteari lehentasuna emateko eskatu dio.
Urrian Espainiako Gobernuak igorritako aurrekontu luzapenari buruzko ebaluazioa argitaratu du gaur (asteazkena) Europako Batzordeak , eta, horren arabera, egiturazko desbideratzea Espainiarentzat ezarritako epe ertainerako aurrekontu helburuetatik "urrundu" egingo da. Hortaz, zor publikoa urtero arian-arian murriztera (BPGaren % 60ra arte) behartzen duen araua ez du errespetatuko.
"Zor maila handiak dituzten estatu kideek -Belgika, Frantzia, Italia eta Espainia- interesetan egindako gastu txikia erabili beharko lukete beren zorra murrizteko. Hori izan beharko luke beren lehentasuna", esan zuen Eurogunerako EBko presidenteorde Valdis Dombrovskisek.
Batzordeak adierazi du, gainera, Espainiak aurre egin beharreko "iraunkortasun fiskaleko erronka handien" aurrean, garrantzitsua dela luzapenaren ordez igorri beharreko aurrekontu eguneratuak desbideratzea zuzentzeko "beharrezko neurri gehigarriak" jasotzea.
Espainia 2019an atera zen gehiegizko defizitaren prozeduratik, eta prebentziozko programara pasatu zen, non Bruselak egiturazko defizita zaintzen duen.
Bruselak defizit estrukturalean BPGren % 0,65aren pareko doikuntza eskatu dio Espainiari, 7.800 milioi euro ingurukoa, eta lehen mailako gastu publikoaren igoeran % 0,9ko muga ezarri dio (zorraren interesak, langabezia prestazioak eta Europako funtsekin batera finantzatutako inbertsioak kontuan hartu gabe).
Zorrari dagokionez, 2019an hamarren bat igoko dela aurreikusi du Batzordeak, % 96,7ra arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa