23:00

Ekonomia

Pentsioak

Espainiako Gobernuak 'pentsioen itsulapikoa' irekiko du, abenduko ordainketa egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gabonetako aparteko ordainsaria ordaintzeko, Gizarte Segurantzako erreserbako diru-kutxatik 3.598 milioi euro hartzea onartu du Ministroen Kontseiluak.

  • Magdalena Valerio jarduneko Lan ministroa.

    Magdalena Valerio jarduneko Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak 3.598,20 milioi euro atera ahalko ditu Gizarte Segurantzako erreserbako diru-kutxatik, pentsioen abenduko aparteko ordainsaria ordaintzeko. Hala erabaki du ostiral honetan Ministroen Kontseiluak.

Horrez gain, lege dekretu bat onartu dute Estatuak Gizarte Segurantzari 600 milioi gehiago emateko, "aurrekontuaren oreka bermatze aldera".

Hortaz, Espainiako Gobernuak 4.198,2 milioi euro izango ditu abenduko pentsioak ordaintzeko. Guztira, 19.292,20 euro behar dira pentsioen Gabonetako aparteko ordainsaria ordaintzeko.  

Nolanahi ere, bileraren ostean egindako agerraldian, Magdalena Valerio jarduneko Lan ministroak zehaztu du oraindik ez dakitela "pentsioen itsulapikotik" zenbat diru erabili beharko duten pentsioak ordaintzeko.

Arestian esandako zenbatekoa ateraz gero, 1.400 milioi euro baino ez dira geratuko Gizarte Segurantzaren erreserbako diru-kutxan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena