08:24

Ekonomia

Kaleratze gehiago

Navaleko langileek lanuzte mugagabea hasi dute

Erredakzioa

148 langileri eragingo dien lan erregulazioko txostena aurkeztuta "ahozko akordioa hautsi izana" egotzi dio enpresa batzordeak enpresari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Navaleko langileek lanuzte mugagabea hasi dute, enpresak Eusko Jaurlaritzari 148 langileri eragingo dien lan erregulazioko txostena aurkeztu ostean, enpresa batzordeko ordezkariek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Navaleko zuzendaritzak 148 langileri eragingo dien lan erregulazioko txostena aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzan. Txostena “enpresa batzordearen onespenik gabe” aurkeztu dutela esan du enpresak; izan ere, enpresa batzordeak ez ditu "proposatutako lanpostu aldaketak onartu".

Halaber, enpresak azaldu duenez, plan sozial osagarria aurkeztu dute, txostenarekin batera; plan horrek, "kaltedunen kopurua handiago izatea saihesten du, eta, enpresa batzordeak onartuz gero, kanpo zerbitzuak berreskuratuko lirateke eta baliteke kaltedunen kopurua murriztea".

Erretiroa hartzeko adinera heldu ez diren langileak ez kaleratzeko "ahoz hartu zuen akordioa hautsi izana" egotzi dio zuzendaritzari enpresa batzordeak.

Enpresa batzordea gaur bildu da eta lanuzte mugagabea egitea erabaki du, protesta gisa. Bestalde, zuzendaritzarekin bildu dira lan erregulazioko txostena atzera botatzea eta negoziazio berri bati hasiera ematea eskatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena