Ekonomia
Kaleratzeak
Agentziak | Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu sindikatuen helegiteak; epaiak, halaber, sindikatuen eskariari erantzutearen aldeko boto partikular bat izan du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren autoa. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak zuzenbidearekin bat datorrela iritzi dio La Navaleko kontratuen azkentze kolektiboari, eta sindikatuen helegiteak errefusatu ditu, sindikatuen eskariari erantzutearen aldeko boto partikularra duen epai batean.
Ebazpenaren arabera, ez zen askatasun sindikalaren eskubidea urratu eta helegiteek ez zuten arrazoi produktibo eta ekonomikorik eragin. Gainera, kontsulta aldian Construcciones Navales del Nortek "fede onez" negoziatu zuela eta behar adina dokumentazio eman zuela esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.
Ebazpen horren bidez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egiten du Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak hartutako erabakia, 170 lan-kontratu bertan behera uzteko, konkurtso-administrazioak adierazitako arrazoi ekonomikoak eta produktiboak zeudela iritzita.
Enpresak 2012tik izan duen bilakaera jasotzen du epaiak; 2013tik galerak izan ditu, ekitaldi horretan 142.284 eurokoak izan baitziren. 2013tik 2018ra, 208,9 milioiko galerak metatu zituzten, eta azken urte horretan 63,4 milioira igo ziren, 20,2 milioiko negozio-zifrarekin; 2012an, berriz, 167,8 milioikoak ziren.
KATek, ELAk, CCOOk eta negoziazio batzordearen ordezkari zen langile batek helegitea aurkeztu zuten.
Sindikatuen arabera, Konkurtso Legearen hainbat artikulu eta Espainiako Konstituzioaren 28.1 artikulua hautsi zituzten, askatasun sindikalerako eskubidea urratuta. Izan ere, epaitegiak kontratuak amaitzeko autoa eman zuen, eskatutako froga dokumental bat ukatuz.
Errekurtso horietan, halaber, negoziazio-prozesuaren deuseztapena aipatzen zuten, enpresak "negoziazio-fede txarra" izateagatik eta dokumentazio egokia ez emateagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa