10:44

Ekonomia

Emaitzak

Iberdrolaren irabaziak % 20 hazi dira irailera arte

Agentziak

Emaitzokin akziodunen ordainsaria % 10 igotzea (akzioko 0,167 euro) ebatzi du argindar enpresak.

  • Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea.

    Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberdrolak 2.517 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berean eskuratutakoak baino % 20,4 gehiago, argindar konpainiak  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Ebitdari dagokionez (zergak, amortizazioak eta balio-galerak kontuan hartu gabe izandako irabazia), 7.499 milioikoa izan da, hots, % 11,6 gehiago, sareen eta bezeroen negozioen portaera onari esker. Diru-sarrerek ere gora egin dute (% 0,7), 26.457,5 milioi eurora heltzeraino.

Ignacio Sanchez Galan buru duen taldeak nabarmendu duenez, 2019ko ekitaldia hazkundearekin ixteko zeukaten aurreikuspena berresten dute datuok.

Ondorioz, akziodunek jaso beharreko ordainsaria ere hazi egingo da: 2020ko otsailaren 5ean banatzekoa den dibidendua % 10,6 gehiago izango da, hots, akzioko 0,167 euro jasoko dituzte. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena