Ekonomia
Gorenaren epaia
EiTB.EUS
Auzitegi Gorenaren iritziz, haren zehaztugabetasunak bilakatzen du gehiegizko komisio hori; izan ere, berandutze-interesei beste kopuru bat gehitzen dio, "kontzeptu bakar batengatik bi zigor jarrita".
Auzitegi Gorenak eman du epaia, komisioaren gainean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Auzitegi Gorenak ezeztatu egin du Kutxabanken 30 euroko zorpeko-komisioa, gehiegizkoa delako.
Astearte honetan argitaratutako epaiaren arabera, Auzitegiaren iritziz, haren zehaztugabetasunak bilakatzen du gehiegizko komisio hori; izan ere, berandutze-interesei beste kopuru bat gehitzen dio, "kontzeptu bakar batengatik bi zigor jarrita".
Epaileek, hala, Arabako Auzitegiaren irizpidea berretsi du; izan ere, 2016ko abenduan, EKA Euskal Kontsumitzaileen Elkarteari arrazoia eman zion, eta bankua behartu zuen komisio polemiko hura kentzera; hain zuzen ere, komisio horren ondorioz, bezeroek ordaindu behar dute, "zenbaki gorriak" dituztenean, edo kredituen ordainketekin atzeratzen direnean.
Kutxabankek, baina, helegitea aurkeztu zuen; alegazioan, adierazi zuen klausulak indemnizazio "bidezkoa" ematen ziola, zordunak ez baditu betetzen bere betebeharrak.
Gorenak, orain, ez ditu onartu asmo horiek, eta gogora ekarri du Espainiako Bankuak, alegia, organismo gainbegiratzaileak, egoera jakin batzuetan bakarrik ahalbidetzen duela klausula horiek baliatzea.
"Ez ditu Espainiako Bankuaren eskakizunak betetzen"
Auzitegi Gorenak erabaki duenez, komisioak "ez ditu Espainiako Bankuaren eskakizunak betetzen"; izan ere, "errepikatzeko" aukera du, eta "erreklamazio automatiko gisa" dago ezarrita. Berandutze-eperik bereizten ez duenez, "aurreikusitako ordainketa-datan kuota ez bada bete, berandutze-interesez gain, komisio bat sortzen da".
Gainera, klausularen erredakzioari erreparatuta, "ez du zehazten nola gauzatuko den"; hortaz, ez dago ondorioztatzerik eskudiruko gasturik sortuko denik.
Kontsumitzaileak aukera izan behar du baieztatzeko bere gastuen artean edo gastu horiek ordaindutako zerbitzuen artean "ez dagoela ezer gainjarrita", eta gainera, Auzitegiak dioenez, "klausula bat gehiegizkoa izan daiteke, baldin eta baimentzen badu, kontrapartidarik gabe, maileguaren arriskuaren soilaren ordainketa; izan ere, ez ordaintzearen lege- eta kontratuzko ondorioek babesten dute ordainketa hori".
Auzitegiak dio "bankuak egiaztatu beharko lukeela gestio bat gauzatu dela, eta haren prezioa"; ezeztatutako klausularekin, nolanahi ere, "kontsumitzaileak probatu behar du gestiorik ez dela izan, kontratuan zehaztuta dagoen balioa ez duela izan, edo biak", ekarri du gogora. "Zorpekoen erreklamazioen komisioa ez da klausula penala; horregatik, berriro ere, erredundantea izango litzateke, eta, hortaz, neurriz kanpokoa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa