Ekonomia
Negoziazio kolektiboa
Agentziak | Erredakzioa
Urrian 8an eta 25ean batzarrera ez joateko argudio berberak eman dituzte gaurkoan ere. Salatu dutenez, aztergai dauden gaiak SME, Satse eta UGT sindikatuekin "adostuta eta sinatuta" ditu Osakidetzak.
Lekualdatzeen konkurtsoa aztertu behar zuten, besteak beste. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Gaur ere kale. ELA, LAB eta CCOO sindikatuak ez dira Osakidetzako sektore-mahaiaren bilerara joan. Euren ustez, Osasun Zerbitzu Publikoak ez du "gehiengo sindikalarekin" negoziatu nahi eta bileraren gai ordenako edukiak Medikuen Sindikatuarekin (SME), Satserekin eta UGTrekin "adostuta eta sinatuta" ditu.
Agiri bateratu batean hiru sindikatuek gogorarazi dutenez, urriaren 8an mahaitik altxatu eta joan den ostiraleko batzarrera ez joatea erabaki zuten, argudio berberengatik.
Izan ere, azken bi bileretako gai ordena bera zuten gaurko batzarrean: lekualdatzeen konkurtsoa eta barne mugikortasuna.
ELAk, LABek eta CCOOk salatu dutenez, gaiok "aurrez negoziatu, itxi eta sinatu dituzte jarraipen batzordean" —2017ko enplegu akordioaren baitakoa— eta, hortaz, "beste negoziazio mahai bat" sortu dute.
"Osakidetzak, bere jarrera horrekin, negoziazio kolektiborako eta askatasun sindikalerako eskubideak baldintza baten menpe jarri ditu: bere akordioak sinatzearen
menpe; daukagun ordezkaritza kontuan hartu gabe eta Sektore Mahaiaren balioa gutxietsiz", kritikatu dute.
Azaldu dutenez, bilerara ez joateko erabakiak ez dauka "zerikusirik sindikatuon arteko tentsioekin", eta Osakidetzari egotzi diote erantzukizun guztia. Sindikatuon hitzetan premiazkoa da "lan-baldintzak arautzen dituen akordio berri bat (aurrekoa 2009an agortu zen), eta bai EPE bai garapen profesionaleko eredu berri bat jorratzea eta negoziatzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa