13:44

Ekonomia

Dokumentazioa

Zer dira 'opor fiskalak'?

Erredakzioa

90eko hamarkadan sortu ziren enpresei zuzendutako laguntza sorta batzuk dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpoko jo dituen ''opor fiskalak'' EAEko hiru aldundiek 90eko hamarkadan sortu ziren enpresei emandako laguntza sorta batzuk dira.

1993an, Jose Antonio Ardanza lehendakariak akordioa lotu zuen Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin. Akordio horren arabera, 1993 eta 1994 artean EAEn sortzen ziren enpresei elkarteen gaineko zerga ez ordaintzeko baimena ematen zieten hamar urterako, eta horregatik esaten da ''opor fiskalak'' izan zirela. Nafarroan ere antzeko zerga-salbuespen bat ezarri zuten.

Baldintza bakarra enpresa horiek gutxienez 480.810 euro inbertitu eta 10 lanpostu sortu behar zituztela zen.

Neurri hori 1996ean osatu zuten zerga kredituaren bitartez. Horri esker, euskal enpresek elkarteen gaineko zergaren bitartez inbertsioen % 45 berreskura zezaketen, inbertsioa 15.025.303 eurotik gorakoa bazen. Gainera, ''miniopor fiskalak'' ere bazeuden, eta enpresa berriei segidako kenkariak eskaintzen zizkieten etekinak lortzen zituzten lehenengo urtean hasita, % 99 lehenengo urtean, eta % 75, % 50 eta % 25 hurrengoetan.

1993 eta 2000 artean, EAEn aipatu laguntza indarrean zegoenean, 300 enpresa inguruk aprobetxatu zuten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena