07:42

Ekonomia

Greba orokorra Katalunian

Urriaren 18ra arte atzeratu du sindikatu independentistak Katalunian deitutako greba

Agencias | Redacción

Sindikatu independentistak arrazoi ekonomiko eta sozialak arrazoitu ditu. Testuinguru horretan, lan-erreforma indargabetzea eta Katalunian 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea aldarrikatu du.

  • Manifestazio jendetsua Bartzelonan, otsailaren 21eko greba orokorrean. Artxiboko argazkia: EFE

    Manifestazio jendetsua Bartzelonan, otsailaren 21eko greba orokorrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Intersindical-CSC sindikatu independentistak Katalunian urriaren 11rako deituta zuen greba orokorra astebete atzeratzea erabaki du, Auzitegi Gorenak ‘proces’ auziaren epaia datorren astean kaleratu dezakeela jakin ostean. Gauzak horrela, urriaren 11tik 18ra atzeratu dute greba-eguna.

Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak baieztatu duenez, sindikatu independentistak Ekonomia Kontseilaritzaren egoitzara jo du, ostiral honetarako deituta zegoen greba orokorra astebete atzeratzeko asmoz.

Espainiako ezegonkortasun politikoaren aurrean deitu dituzte lanuzteak, eta, greba deialdian, arrazoi ekonomiko eta sozialak arrazoitu dituzte. Testuinguru horretan, lan-erreforma indargabetzea eta Katalunian 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea aldarrikatu du Intersindical-CSC sindikatuak.

Halaber, lanean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea eta soldata-arrakalarekin amaitzea exijitu du sindikatu independentistak. Ildo horretatik, politika sozialak eta ekologistak agendaren lehen lerrora ekartzea eskatu du.

Hala, aurreikusitako epeak betetzen badira, urriaren 18rako deitutako greba orokorra Auzitegi Gorenak 'proces' auziaren epaia argitara eman eta gero gauzatuko da, eta, ondorioz, independentismoak epaiari eman nahi dion erantzuna indartzen lagun dezake.

Dirudienez, greba orokorrak hezkuntzan eta administrazioan izango du eragin handiena, izan ere, lanuzteak deitu dituen sindikatua da  babes gehien duena bertan (CATAC sindikatuarekin batera).

Jarraitu zuzenean, eitb.eus-en, grebaren gaineko informazioa

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena