14:00

Ekonomia

BIZKAIA

Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon, metalgintzako hitzarmen 'duina' eskatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Astelehenerako 'erantzun positibo' bat mahai gainean jartzen ez badute, borrokan jarraituko dutela eta bost eguneko lanuzteari eutsiko diotela oharazi diote sindikatuek patronalari.

  • Bizkaiko metalgintzako langileen manifestazioa, Bilbon.

    Bizkaiko metalgintzako langileen manifestazioa, hitzarmen duin baten alde. Argazkia: ELA.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pertsona batu dira Bizkaiko metalgintzako langileek Bilbon, gaur goizean, egin duten manifestaziora, lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. 50.000 langilek egiten dute lan metalgintzaren sektorean Bizkaian.

Euskadi plazatik abiatu da protesta, FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren egoitzaren paretik, eta, hiriburuko erdigunea zeharkatu ondoren, Areatzan amaitu da, 'Hitzarmen duin baten alde. Bizkaiko metalgintza greban' goiburupean. ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek deitu dute manifestazioa, ESK, USO, CNT eta CGT zentralen babesarekin.

Gainera, Bizkaiko kolektibo sozial ezberdinek gaurko protesta babestu dute, besteak beste, pentsiodunen mugimenduak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek.

Hitzarmena negoziatzeko mahaiak 24. bilera egin baino bi egun lehenago egin dute manifestazioa. Lan hitzarmena 2011an bertan behera geratu zen. Astebete barru bost eguneko greba egin behar dute, irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean. Maiatzean eta ekainean bost lanuzte egin zituzten dagoeneko.

Protesta hasi baino lehen, astelehenean plataforma bateratuari "erantzun positiborik" eman ezean "Bizkaiko metalgintzaren borrokak aurrera" jarraituko duela ohartarazi diote sindikatuek patronalari.

KPI gehi 2 puntuko soldata igoera tabletan eta KPI gehi 1 benetako soldatan, subrogazio eskubidea, behin-behinekotasunaren eta aldi baterako lan enpresen kontrola eta lan osasun zein genero berdintasuna lortzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dituzte sindikatuek.

"Prekarietatearekin amaituko duen hitzarmen duina izango da", adierazi dute sindikatuek. Sindikatuen ahotan, orain arte egindako grebekin FVEM proposamen berria aurkeztera behartu dute, "lotsagarria eta eskasa, baina egin behar izan du".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena