Ekonomia
IRPH INDIZEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Caixabanken akzioek % 3,4 egin dute behera, Bankiaren akzioek % 2,7 eta Sabadellen akzioek, % 1,9.
Madrilgo burtsa. Artxiboko argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Madrilgo burtsan kotizatzen duten bankuek galera handiak izan dituzte gaur, Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak IRPH indizea abusuzkoa dela ebazteko aukerari atea ireki ostean. Kaltedunen elkarteek emandako datuen arabera, Espainiar Estatuan milioi bat hipoteka daude indize horri lotuta.
Esaterako, CaixaBankek,% 3,4ko galerak izan ditu; Bankiak, % 2,7koak; Sabadellek, % 1,89koak; Santanderrek, % 0,41ekoak; Bankinterrek, % 0,36koak eta BBVAk, % 0,35ekoak.
2017an, indizea gardena zela ebatzi zuen Auzitegi Gorenak, baina Bartzelonako Lehen Auzialdiko 38. Epaitegiak auzia Europako Justiziara bidaltzea erabaki zuen, eta orain erantzun dio Maciej Szpunar Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak. Abokatuaren ebazpena ez da loteslea, baina EBko Justizia Auzitegiak emandako epaiekin egin ohi du bat.
Azkenean bankuek kaltedunei dirua itzuli behar dietela ebatziz gero, bueltatu beharreko zenbatekoa 44.000 milioi eurokoa izan daiteke. Hauek lirateke zenbatekoak, hurrenez hurren: Caixabank, 6.700 milioi euro; Santander, 4.300 milioi euro; BBVAm 3.100 milioi euro; Bankia, 1.600 milioi euro; Kutxabank, 1.235 milioi euro, eta Sabadell, 830 milioi euro.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa