20:47

Ekonomia

Industria

Amica talde poloniarrak Fagor markako etxetresnak salduko ditu

agentziak | erredakzioa

Erabilera lizentzia horrekin, multinazionalak linea zuriko etxetresna elektrikoak ekoitzi eta saldu ahal izango ditu.

  • Fagorren garbigailua. Argazkia: EiTB

    Fagorren garbigailua. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amica Taldeak, 60 herrialdetan presentzia duen etxekotresnen ekoizle poloniarrak, lizentzia akordioa lortu du Fagorrekin marka horren izenarekin linea zuriko etxetresna elektrikoak saltzeko. Fagor markak, hala ere, euskal kooperatibarena izaten jarraituko du.

Akordioa sinatu dutenek jakinarazi dutenez, Fagor merkatura itzuliko da "kalitate goreneko produktuen gama oso bat eskainiz". Lizentzia kontratu horrekin, multinazional poloniarrak Fagor marka erabili ahal izango du etxetresna elektrikoak esklusiban ekoitzi eta banatzeko.

Kontratu horrez gain, beste batzuk lotu ditu 2019an bertan Cantra espainiarrarekin eta Euromenage frantziarrarekin, sukaldeko hornidura eta etxetresna txikien sektoreetan, hurrenez hurren. Batera zein bestera, Fagor markak kooperatibarena izaten jarraituko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena