18:12

Ekonomia

Pentsio duinak

Pentsiodunek ez diote Sanchezi botoa emango, hauteskundeak errepikatuz gero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mugimenduak Bilboko Udalari egin dio kritika, pentsiodunek komunikatua irakur zezaten, Aste Nagusian egindako manifestazioan udaleko eskaileretako hesiak ez kentzeagatik.

  • Pentsiodunen protesta Bilbo, 2019ko abuztuaren 26an.

    Pentsiodunen protesta Bilbo, 2019ko abuztuaren 26an. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Bilboko udalaren aurrean egindako protestan adierazitakoaren arabera, "hauteskundeak egonez gero, pentsiodunek ez dute Pedro Sanchez bozkatuko". Jon Fano pentsiodunen bozeramailearen esanetan, Sanchezi hazten ari zaio, gezurrak esateagatik.

Pentsiodunek "trifachito"ko gobernuaren "guztiz aurka" daudela adierazi dute, eta irailaren 23a baino lehen egonkortasun politikoa lortzea "zaila" izango dela uste dute, "PSOEk nahi ez duen gobernu progresistarako gehiengo ezkertiar bat" atera zelako.

Hori dela era, klase politikoari egin diote kritika. Protestan adierazi dutenez, "ez du borondate ezta erantzukizun nahikorik pentsioak bezalako eskaera sozialak errespetatzeko".

Mugimenduaren esanetan, pentsiodunek ordaintzen dituzten zerga zuzenek Gizarte Segurantzako desorekari aurre egiteko balio dute, "baina dirua ezer egiten ez duten politikarien soldatetan baliatzen ari dira". "Zor digutena ordain diezagutela", eskatu dute.

Aste Nagusiko polemika

Bestalde, abuztuaren 22an Bilboko udalaren eskailerak harrera batean erabiltzea kritikatu dute, pentsiodunek ezin izan zutelako eskaileretan manifestazioa amaitu abuztuaren 19an, Aste Nagusiko lehen astelehenean.

Duela hilabete bat, udaletxeko eskaileretatik hesiak kentzeko eskatu zion Juan Mari Aburto alkateari Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak, manifestazioaren amaieran pentsiodunek soinu-ekipoa jar eta komunikatua irakur zezaten.

Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren bozeramaileak "mugimendurako mespretxua" izan dela esan du, "pentsiodunak ez baitira liskartiak".

"86 egun daramatzagu hemen baketsuki, ez dugu inoiz arazorik izan, baina boterea dutenez jende ederrari baino ez dio kasurik egiten", azaldu du Uñak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena