Ekonomia
Fenadismer
agentziak | erredakzioa
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak salatu duenez, Ertzaintzaren murrizketa berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" dira.
Espainiako Garraiolarien Elkarteen Federazio Nazionalak Fenadismer) kritikatu egin ditu Ertzaintzak trafikoan ezarritako murrizketa berriak, kamioien joan-etorriari dagokionez, bihar eta astelehena bitartean, G7a osatzen duten gobernuburu eta estatuburuen arten Biarritzen egitekoa den bilera dela eta.
Horren ildotik, Ertzaintzaren neurri berriak Frantziako Gobernuak ezarritakoak baino "zorrotzagoak" direla salatu du elkarteak ohar baten bidez. Izan ere, abuztu hasieran Jaurlaritzak hainbat neurri iragarri zituen eta azken egunetan zabaldutakoak aurrekoei gehitu behar zaizkie. Elkartearen iritzian, "datozen hori egunetan Gipuzkoa kamioiei ixtea ekarriko dute (neurriek) praktikan, bai barne ibilbide dagokienez, baita nazioartekoei ere".
Ertzaintzak onartutako neurri berrien arabera, 7,5 tona baino gehiago pisatzen duten kamioiek ezingo dute ibili Gipuzkoako errepide nagusietatik (N1, A15, N121 eta A8), larunbateko 06:00etatik asteleheneko 18:00ak arte, salbuespena kasu oso berezietan onartuko dituzte (merkantzia iragankorrak, erregaiak eta bizirik dauden animaliak).
Era berean, Nafarroan ere ezarri dizkiete murrizketak kamioiei, N121 eta N135 errepideetan, 07:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, Fenadismerren iritzian "erabat zentzugabea" da Ertzaintzak kamioientzako "igarobide" bereziak ez errespetatzea, hain zuzen, Gobernu frantziarrak onartutakoak, zehatz mehatz, larunbateko 08:00etatik igandeko 20:00ak arte, eta igandeko 20:00etatik asteleheneko 11:00ka arte, goizaldean errepideei zama kentzeko asmoz.
Garraiolarien patronalaren arabera, neurriok "erabat neurrigabeak eta arrazoigabeak" dira, galera ekonomikoak eragingo dizkie garraioen enpresa espainiarrei eta "zirkulazioan kaos handia" eragingo du astelehen arratsaldean, murrizketa bertan behera geratu eta gero, hiru egunez milaka kamoi mugaren inguruetan pilatuko direlako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa