14:03

Ekonomia

Bizkaiko pentsiodunak

Urkulluk, pentsioetan beharrean, AHTan arreta jartzea deitoratu dute pentsiodunek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Jon Fano Bizkaiko Pentsiodunen bozeramailea kezkatuta agertu da Espainiako jarduneko Gobernuak ez duelako pentsioen gaineko neurririk hartzeko asmorik erakutsi.

  • Bizkaiko pentsiodunen elkarretaratzea, Bilbon.

    Bizkaiko pentsiodunen elkarretaratzea, Bilbon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Pentsiodunen Elkartea atsekabetuta agertu da Iñigo Urkullu lehendakariak AHTaren, aireportuen eta portuen auziak desblokeatzeko Espainiako Gobernuari egindako eskariaren harira, "pentsioekin, enpleguarekin eta beharrizan sozialekin lotutako neurririk exijitu ez diolako".

"Horrek argi uzten du zerk kezkatzen duen Eusko Jaurlaritza", adierazi du Jon Fano bozeramaileak. Horren aurrean, azpimarratu du pentsiodunek EAEko zein Espainiako gobernuak "presionatzen" jarraituko dutela "behingoz pentsioen gaineko neurriak har ditzaten".

Astelehenero bezala, Bilboko udaletxe aurrean bildu dira, protesta egiteko. Besteak beste, pentsio duinak eta 2011an eta 2013an egindako aldaketak bertan behera uztea aldarrikatu dute.

Gainera, abuztuaren 19an, Aste Nagusiaren baitan, eta urriaren 1ean, Adinekoen Eguna dela eta, egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Bien bitartean, sindikatuei azarorako egindako lau orduko lanuzte proposamena aztertzen jarraituko dute.

Espainiako Gobernua

Esan bezala, Jon Fano Bizkaiko Pentsiodunen bozeramailea kezkatuta agertu da Espainiako jarduneko Gobernuak ez duelako pentsioen gaineko neurririk hartzeko asmorik erakutsi.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena