10:11

Ekonomia

BIZKAIA

UGTk Amazon salatu du autonomo faltsuak kontratatzeagatik Bizkaian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

UGTren arabera, Trapagarango instalazio berrietako langileak ez dira autonomoak, enpresak ezarritako banaketa sistema bat baitago.

  • Amazon multinazionalaren logoa

    Amazon multinazionalaren logoa. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Langileen Batasun Orokorrak (UGT) ustezko iruzur bat salatu du Amazon Flexek Trapagaranen (Bizkaia) dituen instalazio berrietan autonomo faltsuak kontratatu dituztelako.

Salaketan jaso dutenez, langileak behartuta daude autonomo izatera, enpresak berak zehaztu arren "zein pakete eta zein tokitan banatzen diren", UGT-Euskadiren esanetan.

Enpresaren arabera, Amazon Flexi buruzko baieztapen horiek "ez datoz bat errealitatearekin", lan egiten duen sektoreetan aplika daitekeen araudia betetzen baitu.

Halaber, hainbat garraio enpresarekin lan egiten duela eta lan egiten duen erkidegoetan negozio aukerak sortzearekin konprometituta dagoela gaineratu du Amazonek.

UGTren ustez, Amazonen Trapagarango instalazio berrietako langileak ez dira autonomoak enpresak ezarritako banaketa sistema bat dagoelako, hurrengo astean sartu beharreko orduak zehazten dituen ebaluazio sistema bat erabiltzen dutelako, aurretik nahitaez formakuntza bat jasotzen dutelako eta ezarritako baldintzak onartu behar dituztelako.

Lan Ikuskaritzak oztopatze-akta ireki dio Amazoni enpresa horren aginduetara banaketa-lanak egiten dituzten langileen informazioa ez emateagatik, adierazi du sindikatuak.

Hori dela eta, langileen eta Gizarte Segurantzaren aurkako "iruzurra gelditzeko" neurriak hartzeko eskatu dio sindikatuak Lan Ministerioari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena